Gastronomia

Gastronomia

Gozatu zapore zoragarriez urte osoan

Txootx!, gure sagardoaren alde.

Debabarrenean ere dasta daiteke euskal edari tradizional nagusia (urtarrila-maiatza).

Sagardoa
Sagardoa

San Blas opila,

Debabarreneko gozo sendagarria. Azukre-orez estalitako opil gozoa, anis-zaporekoa. Urtarril amaieran eta otsail hasieran. Etxean egindako gozogintza gustatzen bazaizu, San Blas opilaren errezetari begiratu bat eman eta zure kabuz saiatzea gomendatzen dizugu.

San Blas opila
San Blas opila

Apirilean, ez galdu Mutrikuko Berdel Eguna.

Aukera ezin hobea baita arrain bikain hori hainbat eratan prestatzen ikasteko; festa-giro herrikoian, gainera.

Pintxoak Berdel Egunean
Pintxoak Berdel Egunean

Ermuko Gastronomia Jardunaldiak.

Dastaketak, hitzaldiak, sukaldaritza-tailerrak, sukaldaritza- eta pintxo-lehiaketak, bai eta gastronomia-azoka handi bat ere. Zatoz ekainaren erdialdean.

Ermuko Jardunaldi Gastronomikoak
Ermuko Jardunaldi Gastronomikoak

Dastatu eskualdeko gaztak Debabarreneko Gaztaren Astean.

Eibarren ospatzen da, urriaren erdialdean.

Goienetxe ardi gazta
Goienetxe ardi gazta

Gaztainerre, Eibarren, Ermuan eta Soraluzen.

Gaztainen eta ezkurren festa tradizionala. Santu Guztien Egunaren hurrengo astelehena.

Gaztañerrerako gaztainak
Gaztañerrerako gaztainak

Tripontziak

Zatoz azaroan, eta dastatu menu eta pintxo apartak eta edari bikainak, Debabarrena Tripontziak ospakizunaren eskutik.

Albisteak