Osasun egoeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 7tik aurrera ostalaritza ixtea agindu du, beraz Tripontziak ekimena atzeratzea erabaki da. Datak aurrerago zehaztuko dira.
Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 28 eurotan.
Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 28 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne).
*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan "Tripontziak Menua" nahi duzula adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.
Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.
Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu:
Bete itzazu liburuxkako zigilu guztiak eta eskuratu zure Tripontziak amantala!