Ondarea

Ondarea

Ondare historikoa

Harribitxi gotikoak eta altxor ezkutuak

Ekain kobazuloa, Deban. Labar-pintura garrantzitsuak ditu, eta UNESCOren Gizadiaren Ondare da 2008. urtetik. Haren erreplika bisitatu daiteke: Ekainberri.

DONE JAKUE bidearen Iparraldeko Bidean (UNESCO-ren Ondarea) Deba atsenden lekua da eta bertan erromesen ostatua dago. Bidea, gainera, Mutrikuko landagune ederretatik pasatzen da, eta aterpetxe bat ere aurkituko dugu han.

Debako Alde Zaharraren bihotzean dago Santa Maria eliza, Monumentu Nazionala eta euskal gotikoaren altxorra. Azpimarratzekoak dira haren klaustroa eta XV. mendeko ataria.

Mutrikuko monumentu multzoa. Euskadiko Kultur Ondare izendapena du. Mutrikuko Alde Zaharreko kaleetan galtzea euskal kostaldearen historiaren zati handi bat ezagutzea da. Gainera, hainbat pertsona ospetsuk utzitako aztarna ere ikus daiteke, hala nola Cosme DamianTxurruka eta Antonio Gaztañeta nabigatzaileek utzitakoa.

Debako Elizako Klaustroa
Debako Elizako Klaustroa

Ondare industriala

Fabrikatik enpresa-berrikuntzara

Debabarrena Gipuzkoako industria-garapenaren gune garrantzitsuenetako bat izan da. Mende luzez, armagintza izan zen hango jarduera nagusia, eta askotariko produktu eta enpresak eratorri dira industria horretatik. Eskualdearen industria-dibertsifikazioa armagintzan eskuratutako ezagutzei eta trebetasunei zor zaie. Era berean, funtsezkoa izan da Debabarreneko biztanleen ekintzaile-izaera.

Armagintzaren Museoa
Armagintzaren Museoa

Eibar eta Elgoibar dira eskualdeko  industria-ondarearen adierazle nagusiak.

Makina-Erreminta Museoa
Makina-Erreminta Museoa

Albisteak