Turismo aktiboa Debabarrenean

Turismo aktiboa Debabarrenean

Debabarrenean abentura ahaztezina bizi dezakezu. Surferako primerako hondartzak ditugu, bai hasiberrientzat baita adituentzat. Edo, nahiago baduzu, egin ezazu paddle surfa Deba ibaiaren itsasadarrean. Egin ezazu urpekaritza Euskal Kostaldean, edo gozatu gure mendi-ibilaldi ezezagunez eta zaldi-ibilbideez. Ausartzen zara?

Lasaitasun bila bazabiltza, Debabarrenan erlaxatzeko leku asko aurkituko dituzu. Baina aktibitateak eta abentura nahiago badituzu, ez zaizu aukerarik faltako. Gure eskualdean abentura-egun oso bat igarotzeko plan bat proposatzen dizugu.

Goizean, Debara hurbiltzea proposatzen dizugu. Hemen aurkituko duzu Yako Surf Eskola, surfa edo SUP egiteko aukera eskaintzen duena. Hasiberria bazara, surf ikastaro bat har dezakezu, edo dagoeneko maila altuagoa baduzu, ohol bat alokatu eta Debako hondartzako olatuetara joan zaitezke. Inguru honek hondartza eta kala bikainak ditu surfa maila guztietan egiteko. SUP taula bat alokatzea ere posible da, Deba ibaiaren itsasadarra eroso eta seguru ezagutzeko.

Surf ikastaroa Deban
Surf ikastaroa Deban

Olatuak zamalkatu beharrean, horien azpian murgiltzea nahiago baduzu, Mutrikura joan zaitezke. Portuan Buceo Euskadi aurkituko duzu, eta urpekaritza-irteera bat kontratatu ahal izango duzu, Euskal Kostaldea ur azpitik ezagutzeko. Hasiberria bazara, edo urpekaritzako ezagutzak zabaldu nahi badituzu, eskaintzen dituzten ikastaroetako batean ere eman dezakezu izena.

Bai Deba eta Mutrikuko hiriguneetan, bai landa-auzoetan (Olatz, Itziar, Lastur) ondo jateko eta indarrak berritzeko aukera ugari aurkituko dituzu. Kontsultatu hemen Debabarrenean non jan.

Arratsaldean, hainbat aukera dituzu. Alde batetik, gure mendi ibilaldi ugarietako bat proba dezakezu. Mutrikun, Olatz auzoan, Olatzeko Geo-ibilbidea hasten da, 6,5 km inguruko ibilbide zirkularra, Geoparkearen barnealdeari eta karst inguruari buruz gehiago ikasteko aukera paregabea ematen duena. Oraindik indarrak soberan badituzu, Deban ia 18 kilometroko ibilbide zirkularra hasten da, hirigunea Itziar eta Lasturko landa-guneekin lotzen duena. Hemen kontsulta dezakezu gure bidezidorren eskaintza osoa.

Olatzeko geo-ibilbidea
Olatzeko geo-ibilbidea

Adrenalina askatu nahi baduzu, bildu lagun talde bat eta gerturatu Debaventurara paintball saio baterako. Asteburu berezi bat igaro nahi baduzue, paintball-ari beste ekintza batzuk gehitzea posible da: zaldi irteerak, itsasontzi irteerak, kayak, kapeak, puenting eta askoz gehiago.

Eta hankei atseden bat ematea nahiago baduzu, alternatiba dibertigarri bat proposatzen dizugu kostaldea edo mendiak zeharkatzeko. Lasturren Gailur zaldiketa eskola aurkituko duzu eta zaldi irteerak kontrata ditzakezu ingurua zeharkatzeko, edo zaldiketa ikastaroetan izena eman. Itxura ona du, ezta?

Eta hainbeste jardueraren eguna amaitzeko, Debabarrenako ostatu-eskaintza kontsulta dezakezu hemen. Gustu eta poltsiko guztietarako aukerak ditugu: landa-ostatuak, kanpinak, hotelak, pentsioak… Zatoz Debabarrenera zure abentura bizitzera.

Albisteak