Olatz auzoa

PR-Gi 47 Olatz Auzoa (Mutriku)

Powered by Wikiloc
Izenak: Olatz bailarako geo-ibilbidea
Udalerria: Mutriku
Matrikula: PR-Gi 47
Homologazioa: Bai

Erraz egin daitekeen ibilbide zirkularra da hau.  Olatz, Euskal Kostaldeko Geoparkeko polje bitxia da, bailara itxia alegia, non bertako urak kareharrizko haitzuloetan barrena desagertzen diren. Isidro Deunaren eliza ondoan hasi eta amaitzen den ibilbidean zehar, bertako geologia bereizitasunak ezagutzeko aukera dugu panel ezberdinei esker, baita  hainbat elementu etnografiko ere: leizeak, karobiak, estelak, mitologia multzoak...

- Ezaugarriak: Seinalizatu gabe. Txango lasaia.

- Luzera: 6.5 km.

- Hasiera eta bukaera: Olatz

- Informazioa: Mutrikuko turismo bulegoa - 943 60 33 78 

- Interes puntuak: 

  1. Abeletxeko artea
  2. Arrikruzeko hilarria
  3. Jentilexetako haitzuloak
  4. Kobaldeko haitzuloa
  5. Leteko kortarria

Albisteak