Ilunabarra ikusteko tokiak

Euskal kostaldera bidaiatzea pentsatzen ari bazara, zatoz Debabarrenera. Itsas bazterreko landetxe dotorak, mendialdeko hotel xarmangarriak, askotariko ostatuak dituzu eskura, gustu eta poltsiko guztietarako. Hona hemen ilunabarra ikusteko Euskal Kostaldeko toki ezin hobeen zerrenda.

Aire zabaleko planak egiteko eta ingurune naturalarekin harremanetan dauden jarduerez gozatzeko garaia da. Debabarrenean, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkearen hondartzetan eta itsaslabarretan barrena ibil zaitezke; edo gure ibilbideen sarea ikus dezakezu eta haize freskoa arnastu. Eguna amaitzeko, ostatura iritsi eta ilunabarra ikusten erlaxatzea baino plan hoberik ez dago. Zer iruditzen?

Aukera eskuragarrienetako bat Itxaspe kanpina da, benetako luxuzko kokapena duena, Itziartik gertu. Mendatagaina eta Sakonetako flysch eta itsaslabarretara ikuspegi ikusgarriak dituzu tabernako terrazatik edo infinity igerilekutik. 280 plaza ditu zure denda, autokarabana edo furgoneta jartzeko. Eta kanpatzen ez bazara oso iaioa, bungalowak eta lau apartamentu ere baditu, erosotasun guztiekin. Leku ezin hobea da haurrekin joateko, espazio zabalak eta haurrentzako jolas parkea baititu, igerilekuaz gain. Txakurrak ere onartzen ditu.

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de Itxaspe (@campingitxaspe) el

Handik ez oso urrun, Arriola auzoan, Deba herriaren gaineko muino batean, Arriola Txiki nekazalturismoa dago, zaharberritutako baserri dotore batean. Sei logela ditu, bainugela eta guzti, bi apartamentu, baita terraza bat eta chill-out gune bat ere, eguzkia hartzeko edo ilunabarra ikusteko. Plazerra da benetan etxean egindako produktuekin prestatutako gosariaz gozatzea, Debako hondartzaren gaineko ikuspegi ezin hobea duzula. Arriola Txikin baserriko produktuak erosteko aukera ere baduzu: barazkiak, arrautzak, irasagarra, marmeladak eta baita etxean egindako sagardo naturala ere.

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de Arriola txiki casa rural (@arriolatxiki_casarural) el

Pixkat mendebalderantz joanez gero, Mutrikuko kostaldean, itsasoari begira, xarma handiko beste ostatu bat aurkituko duzu. Pikua landetxeaz ari gara, bainugela duten sei logela eta bi logelako apartamentua dituen etxe txukuna. Bertako terraza zabala leku ezin hobea da ikuspegiez gozatzeko bertako txakolin kopa edo sagardo hotz batekin, euskal sukaldaritza tradizionaleko jatetxea ahaztu gabe. Bertako haragi bikaina eta arrain freskoa parrillan dastatzeko aukera baduzu, ez izan zalantzarik, ez zara damutuko.

Rapea parrillan, Pikua jatetxean
Rapea parrillan, Pikua jatetxean

Kostalde berean, itsasoari begira baita, Arbe Hotela dago. Hotel moderno eta abangoardista da, 12 logelarekin, guztiak Kantauri itsasora eta igerilekura begira. Arbe Hotelak, gainera, ingurumena errespetatzen du; izan ere, geotermia bidezko berokuntza-sistema du, ibilgailu elektrikoak kargatzeko gunea, eta etxean produktu ekologikoekin egindako artisau gosari zoragarriak eskaintzen ditu. Gosari horiek 10 euroren truke dastatu ahal izango dituzte bertan lo egiten ez dutenek ere. Ekitaldietarako gelak, sauna eta masaje zerbitzua ere baditu. Zerbait gehiago behar duzu?

Ver esta publicación en Instagram

Una publicación compartida de Arbe hotela (@arbe_hotela) el

Eta dena kostaldea ez denez, gure azken proposamena Eibarren dago, hiritik Arrateko gainera doan errepideari jarraituz. Ixua Hotela 50 urte baino gehiagoko ibilbidea duen jatetxea da, euskal sukaldaritza tradizionalean espezializatua. 2018an erabat berritu zen eta ordutik boutique hotela da, 8 gelarekin, guztiak Ego ibaiaren ibarrera begira. Terraza berritu egin dute, eta mota guztietako ekitaldiak hartzen ditu: enpresa-bilerak eta tokiko DJekin egindako kontzertu txikiak. Baina ikuskizun nagusia bere chill-out gunetik ikus daitekeen ilunabar ikusgarria da.

Ixua Hotelaren terraza
Ixua Hotelaren terraza

Zer iruditu zaizkizu proposamen hauek? Debabarreneko ostatuen eskaintza zabalaren erakusle besterik ez dira. Gure eskualdeko ostatu eta jatetxeetan Euskal Kostaldeaz gozatzeaz gain, ilunabar ahaztezin hori ikusteko aukera izango duzu. Hori dela eta, inguruko ostatu desberdinei begiratu bat ematera animatzen zaitugu gure webgunean.

Albisteak