Hondartzak

GURE HONDARTZAK

Haietan gal zaitezen edo zeure burua aurki dezazun. 

DEBA

SANTIAGO HONDARTZA. Eguzkia hartzeko eta bainatzeko hondartza.

PLAYA DEBA.JPG
PLAYA DEBA.JPG

LAPARI HONDARTZA. Flysch Beltza. Han azaleratzen  dira Debako septareak.

SAKONETA HONDARTZA. Kala txiki bat Deban. National Geographic aldizkariak bere argazki-albumean jasoa du Euskal Kostaldeko Geoparkeko harribitxi hau.

Sakonetako hondartza, Itxaspe, Deba

Nola iritsi:

  • Itxaspe Kanpinetik,"Sakoneta"-ra jartzen duen bidea hartuz, edo pixka bat aurrerago,"Mendata"jartzen duena.
  • N-634 bidetik,Errota-Berri baserriradoan pista hartuz,Sakonetatik gertu.
  • Elorrixa auzoko herrigunetik, iparraldera,itsasertzera doan mendi-bidetik.

MUTRIKU

SATURRARAN. Gipuzkoako lehenengo hondartza mendebaldetik hasita, basati eta ederrenetakoa. Gune nudista bat ere badu, ezkutuan, begiluzeetatik babestua.

 

Saturrarango hondartza, Mutrikun. / Argazkia: J.Unamuno

ZAZPI HONDARTZAK. Kala harritsuen segida malkartsu eta basatia. Zerbitzurik gabeak, baina eder-ederrak.

MUTRIKUKO HONDARTZA. Hareatza txiki bat kai ondoan, itsasoko urezko bi igerileku naturalen artean.

ALKOLEAKO KALA. Errekarrizko hondartza, kostaldeko ikuspegi zoragarria duena. Olatu ezin hobeak  surflari arituentzat.

ONDARBELTZ. Hondar ilun eta fineko hondartza bat Debako herrigunetik gertu.

MUTRIKUKO IGERILEKU NATURALAK, itsaso gaziko eta olaturik gabeko leku bat, kaiaren ondoan.

Nola iritsi:

  • Saturraraneko labarrak eta "Sieteplayas" eremua:
    Saturraraneko hondartzatik bertatik (inguruan aparkaleku bat dago) zein Mutrikuko hondartzatik,zabalgunea inguratzen dute. - "Sieteplayas"-era kosta-hegaletatik jeisten diren bidezidor maldatsuetatik ere joan daiteke.
  • Arbeko senadia:
    Deba eta Mutriku artean dagoen GI-638 errepidetik, itsasertzeraino eramaten gaituen edozein bidezidor maldatsutik.

Albisteak