Surfa

Debabarreneko kostaldea toki paregabea da surferako, Debako Santiago hondartza eta Mutrikuko Alkolea kala horren adibide.

DEBA

Debako hondartzan aurkituko dugu euskal kostaldeko

Logoa Surfing
Logoa Surfing
olaturik handienetakoa. Eskuineko olatua da, Sorgin-Zulo izenez ezaguna, indar handikoa eta 5 metro  arte iraun dezakeena. Neguan hitzordu saihestezina da. Haitz eta hare hondoak are arriskutsuago egiten du hondartza hau. Itsaso handirik ez dagoen egunetan pikoak bata bestearen atzetik datoz, itsasertzetik gertuago. Surfeko kluba dago bertan.

Olatu mota: Point break / Eskuina

Marea: Ertaina

Haizea: Hegoa-hegomendebalea-hegoekialdea

Swell: Iparraldea-Iparmendebalea.

Maila: Aditua

Zerbitzuak: Aparkalekua, paseo maritimoa, dutxa, iturri, jatetxe eta ostatuak, turismo bulegoa, surf denda, eskola eta gune berdeak.

MUTRIKU

Ezker olatu indartsua, Mutriku eta Deba artean. Kalitatezko point break-a, edertasun handiko haitz-kala batean. Take-off zaila du, olatuaren alderik indartsuena. Itsaslabar gainaldetik sartzen da eta errepidetik ikus daiteke.

Olatu mota: Point break / Ezkerra

Marea: Ertaina

Haizea: Hegoa-Hegoekialdea

Swell: Iparra-Iparmendebaldea. 3 metrotik hasita.

Maila: Ertaina/aditua

Zerbitzuak: Aparkalekua du gertu eta picnic gunea 

Informazio iturria: Surfing Euskadi.

Informazio gehiago: Marea taula.

------

Surf egiteko taulak alokatu, edota SUP edo surf ikastaroak egiteko:

Yako Surf Eskola

Arrantzale 1

20820 Deba

Tel: 943 029 600 / 688 743 863

Email: yako@yakosurf.com

Albisteak