Dolmenak

1.- Gizaburuaga

1.- Gizaburuaga

Jatorrizko ganbararen bi harlosa ikusten dira gaur, eta bere inguruan harrizko tumulua ikus daiteke, bertako basaltoez eginda. Harlosatako bat erorita zegoen eta berreraikitze lanetan zutik jarri zen.

2.- Idoia (Iruia)

2.- Idoia (Iruia)

Jatorrizko ganbararen harlosa bakar bat kontserbatzen da, eta bere inguruan harrizko tumulua ikus daiteke, bertako basaltoez eginda.

3.- Atxolin

3.- Atxolin

Jatorrizko ganbararen harlosa bakar bat kontserbatzen da, eta bere inguruan harrizko tumulua ikus daiteke, bertako basaltoez eginda.

4.- Aizkoin

4.- Aizkoin

Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu handi batez osatuta dago. Erdian arpilatze-zulo bat dauka.

5.- Atxolintxiki I

5.- Atxolintxiki I

Jatorrizko ganbararen zantzurik ez da aurkitu eta tumulua bakarrik ezagutzen da, bertako basaltoez eginda. Erdian zulo bat eginda dauka, 0,6 m-ko sakonera duena.

6.- Atxolintxiki II

6.- Atxolintxiki II

Harrizko ganbara txiki bat dago harrizko tumulu baten erdian. Egituraren gainean pago handi bat hazi da.

7.- Sabua

7.- Sabua

Tumulu txiki bat da eta ez da, momentuz, ganbararik aurkitu. Harkaitz-irtengune baten gainean dago, belarrez estalita, eta inguruko erliebean bereiztea zaila da.

8.- Pagobedeinkatua

8.- Pagobedeinkatua

Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu zirkular batez osatuta dago, erdian arpilatze-zulo bat duena.

9.- Nasikogoena

9.- Nasikogoena

Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu zirkular batez osatuta dago, eta bere ertzetik erdiraino lubaki bat ikus daiteke.

10.- Arribiribilleta

10.- Arribiribilleta

Harrizko tontor txiki batean etzanda zegoen monolitoa. Azken ikerketa arkeologikoaren ondorioz monolitoa zutarri bat izan zela egiaztatu zen, eta zutik jarri egin zen.

11.- Irukurutzeta

11.- Irukurutzeta

Jatorrizko ganbararen harlosa bakar bat kontserbatzen da, eta bere inguruan harrizko tumulu handi bat ikusten da, bertako basaltoez eginda. Tumularen erdian arpilatze-zulo handi bat dago, eta bere barruan harlosa bakarra ikus daiteke.

12.- Kurutzebakar

12.- Kurutzebakar

Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu zirkular batez osatuta dago, erdian arpilatze-zulo bat duena.

13.- Aizpuruko zabala

13.- Aizpuruko zabala

Jatorrizko ganbararen harlosa bakar bat ikusten da gaur, eta bere inguruan harrizko tumulua ikus daiteke, bertako basaltoez eginda. 1921ean, ordea, ganbarako hiru harlosa kontserbatzen ziren, eta bere orientazioa Ekialde-Mendebaldera zen.

14.- Kerexeta

14.- Kerexeta

Beste kasu askotan bezala, jatorrizko egitura arpilatua izan da eta harrizko tumulua baino ez da ikusten. Tumuluak sakonean 0,5 metroko zuloa dauka erdian. Dolmen bat ba ote zen zalantzak badaude, zuloaren ondoan harlosa bat ikusten baizen; baliteke harlosa hori suntsitutako ganbararen zati bat izatea.

15.- Kerexetaegia Iparrekoa

15.- Kerexetaegia Iparrekoa

Monumentuaren tumulua kontserbatzen da soilik, bertako basalto-harriez osatua. Tumuluan zulo zabal bat ikus daiteke, 0,7 metroko sakonera duena.

16.- Kerexetaegia Hegokoa

16.- Kerexetaegia Hegokoa

Hileta-ganbara hainbat harlosaz osatuta zegoen, eta beste harlosa handi batek ganbara estaltzen zuen. Gainetik, egitura osoa harrizko tumulu batez estalita zegoen. Jatorrizko egitura horretatik, 1921ean hiru harlosa kontserbatzen ziren soilik, estalkia erorita zegoen, eta tumulua lubaki zabal batez moztuta zegoen. Gaur egun ikus daitekeena emaitza zientifikoetan oinarritu den berreraikitze-proiektu baten ondorioa da.

17.- Maurketa

17.- Maurketa

Ganbararik ez da ezagutzen eta tumulu handi batez osatuta dago. Erdian arpilatze-zulo bat dauka eta tumuluaren ertzeraino zabaltzen da.

18.- Agirreburu

18.- Agirreburu

Dolmena gorpuak jasotzeko harlosezko ganbara batez osatuta zegoen, eta egitura osoa harrizko tumulu batez estalita zegoen. Indusia izan aurretik dolmena arpilatua izan zen eta zulo handi bat zegoen tumuluaren erdian. Zuloan ganbara-harlosen zatiak ikus daitezke. Egitura bertako harriez eginda dago.

19.- Frantsesbasoa

19.- Frantsesbasoa

Jatorrizko ganbararen harlosa bakar bat ikusten da gaur, eta bere inguruan harrizko tumulua ikus daiteke, bertako basaltoez eginda.