Ibilbidea

Dolmenen Ibilbidea Karakate eta Iturriberri lotzen dituen 11 km-ko ibilbide zoragarria da. Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerrietako lurretan zehar, 19 dolmenen ondotik igaroko gara, mendia eta itsasoa parez pare. Zatoz historiaurrean murgiltzera!

Zer da Dolmenen Ibilbidea?

Dolmenen ibilbideak (PR-Gi 94) 20 kilometro ditu guztira. Horietako 11 Karakate-Iturriberri mendilerroari dagozkio, ibilbide erraza eta malda gutxikoa, familian egiteko aproposa. Gainontzeko 9 kilometroak hiru udalerrietatik igotzen diren ibilbideenak dira.

Zer aurki dezakegu bertan?

Mendilerroan historiaurreko monumentuak aurkituko ditugu: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat. Antzina, Dolmenen Ibilbidea Deba eta Urala ibaien bailaren arteko igarobidea zen; gaur egun arrasto anitz aurkitzen diren lurraldea. Ibilbide osoan zehar edertasun eta balio handiko paisaiak zeharkatzen dira.

Informazio teknikoa

  • Distantzia horizontala: 11 km
  • Iraupena: 2 ordu eta 15 minutu
  • Igoerako malda: 177 m
  • Jaitsierako malda: 511 m
  • Ibilbide mota: Zeharkaldia
  • Inguru naturalaren gogortasuna: 2
  • Orientazioa ibilbidean: 1
  • Zailtasuna joan-etorrian: 2
  • Beharrezko esfortzua: 2