Nola etorri

Oinez

Garraio publikoa hiru udalerrien erdiguneetara iristen da (Elgoibar, Soraluze eta Bergarara). Autobus ordutegiak honako webguneetan kontsultatu daitezke:

Donostia eta Gipuzkoatik:

www.lurraldebus.eus

Donostia, Gasteiz, eta Debabarreneko gainontzeko herrietatik:

www.pesa.net

Udalerrietatk gora egiten du ibilbideak, seinaleztatutako ibilbide batetik. Ondorengo puntuetan hasten da igoera:

  • Elgoibar: Udal kiroldegia.
  • Soraluze: Ezozia auzoko futbol zelaia.
  • Bergara: Aranerreka auzoa.

Kotxez

Kotxez igo daiteke Soraluzetik Karakateko tontorreraino, Dolmenen Ibilbidea hasten den tokiraino. Soraluzera heltzeko:

  • Donostiatik, N-634 errepidetik edo AP8-tik, Elgoibarko irteera.
  • Bilbotik N-634 errepidetik edo AP8-tik, Eibarko irteera.
  • Gasteiztik, AP-1 autobidetik, Bergarako irteera.

nola-iritsi.png