Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

Euskal Kostaldeko Geoparkeak UNESCOren azterketa arrakastaz gainditzea lortu du

2019/02/27

Bigarren “Txartel Berdea” eskuratu du eta beste lau urtez eutsiko dio, 2022ra arte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari. Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusorentzat: “proiektu sendoa eta garrantzitsua dugula agerian jartzen du honek, eta UNESCOren balioak betetzen ditugula”.

Gehiago irakurri

Praileaitzen Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dira

Praileaitzen Paleolitoko aztarna arkeologikoak aurkitu dira

2019/02/25

Maria Jose Telleria, Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak, Xabier Peñalver Aranzadiko arkeologoak eta Pedro Bengoetxea Debako alkateak aurkeztu dituzte Praileaitz kobazuloan izandako azken aurkikuntzak; kobazuloa Sasiolako harrobian dago, Deban.

Gehiago irakurri

Eibarren egindako motor-bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

Eibarren egindako motor-bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

2019/02/21

Gaur arratsaldean irekiko da Eibarko Armagintza Museoan "Velomotores Eibarreses" izeneko erakusketa. Datorren martxoaren 31a arke Eibarren egindako 16 motor-bizikleta erakutsiko ditu, hainbat enpresa ezagunenak, besteak beste Orbea, GAC, BH, Lambretta, etab. Sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri

Ermuko VIII. Kazuelita Lehiaketa, otsailaren 18tik 24ra

Ermuko VIII. Kazuelita Lehiaketa, otsailaren 18tik 24ra

2019/02/12

Kazuelita Lehiaketaren VIII. edizioa Ermura iritsiko da, otsailaren 18tik 24ra. Herriko 24 establezimenduk aste osoan zehar eskainiko dituzte euren proposamenak, 1,60€tan bakoitza. Zapore erraldoia tamaina txikian, zure zain Ermuan.

Gehiago irakurri

Kirol ekitaldiz betetako urtea Elgoibarren

2019/02/06

2019an Elgoibar Europako Kirol Herria izendatua izan dela ospatzeko, atzo aurkeztu zen udaletxean ekitaldiz betetako egitaraua, Kirol-Patronatuaren, Musika Bandaren, ikastetxeen, eta herriko kirol talde eta elkarteen eskutik.

Gehiago irakurri

Aurkeztu da Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa

Aurkeztu da Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa

2019/01/31

Herenegun izan zen Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa, Eibarko Udaletxean. Aurten Concha Velasco aktoresa ezaguna izango da hasierako hitzaldian. Jardunaldiak otsailaren 26tik apirilaren 7ra arte izango dira, eta sarrerek aurreko edizioetako prezio berdina izango dute. Aurrezko salmenta otsailaren 2an irekiko da.

Gehiago irakurri

Debabarreneko eskualdeak Mutrikuko Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak aurkeztuko ditu Fiturren

Debabarreneko eskualdeak Mutrikuko Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak aurkeztuko ditu Fiturren

2019/01/21

Arrietakua Jauregia ezagutzeko bisita gidatuen aurkezpena egingo du Mutrikuko Udalak ostegunean, hilak 24, 17:00etan, Euskadiko standean.

Gehiago irakurri

Jende ugari hurbildu zen Dolmenen Ibilbidearen inguruko lehen hitzaldira

Jende ugari hurbildu zen Dolmenen Ibilbidearen inguruko lehen hitzaldira

2019/01/17

Atzo inauguratu zen Bergaran Dolmenen Ibilbidean egindako laneri buruzko hitzaldi zikloa, herriaren 750.urteurrena ospatzeko egin diren ekitaldien barruan. Hitzaldi bana eskainiko da Elgoibarren eta Soraluzen, urtarrilaren 25ean eta otsailaren 8an.

Gehiago irakurri

Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa

Iritsi da Debabarrenera Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen erakusketa

2019/01/15

Bihar, urtarrilaren 16, Eibarren aurkeztuko da "El Patrimonio Industrial de la Ruta del Hierro en los Pirineos" erakusketa, Armagintza Museoan. Ibilbide honek Pirinioetako eskualdeen ondare industriala sustatu nahi du, siderurgiari eta burdinari lotuta. Erakusketa hau jada Andorra, Frantzia, eta Kataluniatik pasatu da, eta Eibartik Elgoibarrera joango da Makina-Erremintaren Museora.

Gehiago irakurri

LXXVI. Muguerza Krosaren aurkezpena urtarrilaren 9an

2019/01/08

Asteazken honetan, hilak 9, aurkeztuko da Elgoibarren Juan Muguerza Nazioarteko kroseko LXXVI. edizioa. Udaletxeko pleno aretoan egingo da aurkezpena 12:30tan, eta kirolari eta bertako zein probintziako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egongo dira. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da Elgoibarko udalaren webgunean.

Gehiago irakurri

Datorren larunbatean, urtarrilak 5, Urte Berriko Azoka ospatuko da Deban

2019/01/02

Larunbat honetan, urtarrilaren 5a, Urte Berriko Azoka dator Debara. Eta urtero bezala, herriko kaleak frutaz, barazkiz, eta baserriko produktuez beteko dira. Dantzariak eta musikariak ez dira faltako eguna alaitzeko.

Gehiago irakurri

Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria ospatuko da abenduaren 29an

Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria ospatuko da abenduaren 29an

2018/12/20

Datorren larunbatean, abenduaren 29a, Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria egingo da. Aurtengo edizioan 128 postu egongo dira, nekazari eta artisauen artean banatuta, Hoietaz gain, abere eta nekazaritza makineria erakusketa egongo dira ikusgai, eta gazta eta ezti salmenta. Egunean zehar trikitilari, bertsolari, erromeria eta beste askok girotuko dute herria. Ez ezazu urteko azken feria galdu!

Gehiago irakurri

Harrera bikaina izan du Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoaren bosgarren edizioak

Harrera bikaina izan du Debabarreneko Tripontziak ekimen gastronomikoaren bosgarren edizioak

2018/12/10

Azaroaren 9tik 25era, ekimenarekin bat egin duten bederatzi jatetxeek 1.545 menu eskaini dituzte, iaz baino ia 300 gehiago.

Gehiago irakurri

Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko lanak, amaituta

Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko lanak, amaituta

2018/11/29

Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa egin ostean, EHUko eta UNEDeko irakasleek osatutako talde multidisziplinar batek egin ditu berreraikitze lanak, urria eta azaroa bitartean. Bergarako, Elgoibarko eta Soraluzeko Udalak 2012tik ari dira sustatzen Dolmenen Ibilbidea berreskuratzeko eta balioan jartzeko proiektua, Debegesa garapen agentziaren koordinaziopean.

Gehiago irakurri

Eibarko Pintxo Lehiaketak emango die San Andres jaiei hasiera

2018/11/20

San Andres eguna azaroaren 30ean izan arren, Eibarren gaurtik aurrera hasiko dira jai giroa jartzen, XV. San Andres Pintxo Lehiaketarekin. Azaroaren 22a arte herriko hainbat tabernek aurtengo proposamenak eskainiko dituzte. Eta asteburuan, larunbatean Txistorraren Eguna, eta igandean Bakailao Lehiaketa ospatuko dira. Datorren astean, San Andres egunean, Eibarren ohiko azoka ospatuko da, beste ekitaldi askoren artean.

Gehiago irakurri

Asteburu honetan Eibarren II. Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketa

2018/11/14

Igande honetan Untzaga plazan ospatuko da Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketaren bigarren edizioa. Finalean Debabarreneko hiru jatetxek hartuko dute parte: Eibarko Baratze, Elgoibarko Viento Sur, eta Ermuko Sagarra. 2018an bestelako pintxo lehiaketak irabazi dituzten beste taberna eta jatetxeen aurka lehiatuko dira. Aurten herritarrek osatutako epaimahaia ere egongo da.

Gehiago irakurri

San Martín Azoka ospatuko da Ermuan larunbat honetan

San Martín Azoka ospatuko da Ermuan larunbat honetan

2018/11/09

Beste urte batez, baserritar mundua Ermuan batuko da XXIX. San Martin Azoka ospatzeko. Urtero bezala, txerriaren, nekazaritzaren, eta abeltzaintzaren inguruko ekitaldiak egingo dira: postuetaz gain, artalde eta asto batzuek ere herria zeharkatuko dute. Egun osoan zehar musika eta dantzak girotuko dute Ermua, baita ere herri kirol erakustaldiak, erromeriak, eta babajana herrikoiak ere.

Gehiago irakurri

Ekitaldiz beteta dator Gaztañerre Soraluzera

Ekitaldiz beteta dator Gaztañerre Soraluzera

2018/11/07

Gaztañerre azoka badator Soraluzera, aurten XXIII. ediziona duena. Aste osoan zehar hainbat ekitaldik girotuko dute herria: talo ikastaroa, Jon Maia bertsolariaren hitzaldia, talojana, eta noski baserritar eta artisau azoka.

Gehiago irakurri

Tripontziak ekimen gastronomikoaren bosgarren edizioa egingo da Debabarrenean

Tripontziak ekimen gastronomikoaren bosgarren edizioa egingo da Debabarrenean

2018/10/31

Azaroaren 9tik 25era egingo da Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren eskualdeko bederatzi jatetxetan; kalitate handiko menu bereziak eskainiko dituzte 28 eurotan. Garaian garaiko eta bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta Debabarreneko establezimenduak zein ekoizleak ezagutzera ematea dira ekimen honen helburuak. Sare sozialetan lehiaketak egingo dira eta sariak zozkatuko dira: asteburuko egonaldiak, bi lagunentzako Tripontziak Menuak eta Mendaroko Txokolateen produktu-sortak.

Gehiago irakurri

Bihar ospatuko da Itziarko Peria

2018/10/31

Urtero bezala, azaroaren 1ean Itziarren ohiko ganadu Peria ospatuko da. Goizeko 9tatik arratsaldeko 2ak arte animali ugari egongo dira ikusgai: besteak beste, behiak, idiak, behorrak, astoak, pottokak, txerriak, ahuntzak, ardiak, etab. Gainera, bertako produktuen eta artisauen postuak ere egongo dira, aizkolari ikuskizuna, eta makinaria erakusketa.

Gehiago irakurri