Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Emakumeen industrian izandako paperari buruzko erakusketa Makina Erreminta Museoan

Emakumeen industrian izandako paperari buruzko erakusketa Makina Erreminta Museoan

2018/10/18

Larunbat honetan, urriaren 20, Elgoibarko Makina-Erreminta Museoak 'Estarta eta Ecenarro: Sigma josteko makinak, emakumeen lan munduratzea' izeneko erakusketara bisita antolatu du. 11:00tan hasiko da eta doakoa izango da.

Gehiago irakurri

Badator Debabarreneko Gaztaren III. Astea

2018/10/17

Datorren ostegunean urriaren 18a hasiko da Debabarreneko Gaztaren III. Astea Eibarren. Egun horretan pintxo pote berezia egingo da, baina ekitaldi nagusia igandeko gazta azoka izango da, urriaren 21ean, bertako ekoizleen gazta erosteko aukera emango duena. Ostiralean dastaketa eta erakusketa egingo dira Eibarko Udaletxeko harrera gunean.

Gehiago irakurri

Doako bisita gidatuak Ipuruan azaroaren 15 arte

Doako bisita gidatuak Ipuruan azaroaren 15 arte

2018/10/11

Udazken honetan SD Eibarrek Ipurua futbol zelaia ezagutzeko dohainik ezagutzeko aukera ematen du, taldearen historian emakumeek izandako papera ardatz duten bisita gidatuekin. Bisita hauek asteburuetan dira, 11tan edo 12tan, erreserbatzeko webgunean edo 688 852 732ra deituz.

Gehiago irakurri

Santa Katalina konbentura bisita larunbatean

2018/10/05

Larunbat honetan, hilak 6, Ondarearen Europako Jardunaldien harira, Mutrikuk Santa Katalinako konbentura bisita gidatu bat eskainiko du. Bisitaren ardatza Isabel de Lobiano eta Pedro de Idiakezen arteko maitasun istorioa izango da, XVI. mendeko gizartea asaldatu zuena. Bisitak Mutrikuko turismo buelgoan du hasiera 12:00tan, euskaraz, eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Urriaren 21ean gaztelaniaz egingo da.

Gehiago irakurri

Igande honetan ospatuko da Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa

Igande honetan ospatuko da Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa

2018/10/02

Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa igande honetan, urriaren 7a, ospatuko da. Herri barruan egingo den lasterketa da, zati handi batean herriko hainbat eskaileretatik igaroko dena. Bi modalitate daude: lehiakorra, 10,8km, eta ez lehiakorra, 6km. Izen ematea Kirolprobak-en webgunean egin daiteke 7€gatik, eto egunean bertan, 14€gatik.

Gehiago irakurri

Euskal Jaiak musika eta dantzaz beteko du Deba larunbatean

Euskal Jaiak musika eta dantzaz beteko du Deba larunbatean

2018/09/26

Asteburu honetan Debako Euskal Jaia ospatuko da, eta aurten ere bie gunetako egitaraua izango du. Ostiralean Kalean Kantuz-ek jai giroa ekarriko du Debako kaleetara. Eta larunbatean, dantza taldearen ikuskizunaz gain, taloak, herri bazkaria, marmitako lehiaketa, erromeria, eta beste askoz gozatzeko aukera izango da Deban. Zatoz!

Gehiago irakurri

Igandean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuak

Igandean hasiko dira Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko doako bisita gidatuak

2018/09/25

Irteera berri hauek arrakasta handia izan dute. Lehenengo bisita gidatua igandean egingo da, hilak 30, euskaraz, eta taldea betetzeko 7 plaza baino ez dira geratzen. Hurrengo irteera urriaren 7an egingo da, gaztelaniaz, eta taldea beteta dago.

Gehiago irakurri

Eibarko bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

Eibarko bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

2018/09/17

Eibarko bizikleta protagonista izango da Armagintza Museoaren hurrengo aldi baterako erakusketan, irailaren 22tik urriaren 21 arte. Erakusketan Carlos Narbaiza Funtseko bizikletak egongo dira ikusgarri, GAC, BH, Orbea, edo Abelux marketakoak esaterako, piñoiak, tinbreak eta bestelako piezetaz gain. Doako bisita gidatua egingo da irailaren 22an, izena emateko 943 708 446 telefonoan, edo museoa@eibar.eus era idatziz.

Gehiago irakurri

Mutrikuko Udalak abian jarriko du Renova Formakuntza Programa

Mutrikuko Udalak abian jarriko du Renova Formakuntza Programa

2018/09/12

Mutrikuko Udaleko Garapen Sailak, hirugarren urtez, martxan jarriko du Renova Formakuntza Programa, herriko hirugarren sektoreari zuzenduta. Helburua Mutrikuko saltokien, batez ere merkataritza eta ostalaritzakoen, profesionaltze maila handitzea da, horrela lehiakortasuna hobetuz. Izena emateko epea urriaren 5ean amaitzen da, eta formakuntza urriaren 22tik 26ra arte izango da. 100€ko kostua izango du eta gaztelaniaz emango da.

Gehiago irakurri

Ermua musikan murgilduko da Folkez Blai-rekin irailaren 14tik 16ra bitartean

Ermua musikan murgilduko da Folkez Blai-rekin irailaren 14tik 16ra bitartean

2018/09/12

Folkez Blai musika lehiaketaren XIII. edizioa ospatuko da asteburu honetan, irailaren 14tik 16ra arte, talde finalisten kontzertuekin. Ostiraletik igande arratsaldera arte, Orbe Kardenala Plazatik, Ermua folkez beteko da. Sarrera doakoa da.

Gehiago irakurri

Dolmenen Ibilbidea (Bergara – Elgoibar – Soraluze) balioan jartzeko beste urrats bat, Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitzearekin

Dolmenen Ibilbidea (Bergara – Elgoibar – Soraluze) balioan jartzeko beste urrats bat, Kerexetaegia Hegokoa trikuharriaren berreraikitzearekin

2018/09/10

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Euskoiker Fundazioak Kerexetaegia Hegokoa trikuharria berreraikitzeko lanak hasiko dituzte datozen asteetan; gaur aurkeztu da trikuharriaren errepresentazio birtuala. Eta azaroan Irukurutzeta trikuharriaren indusketa lanak hasiko ditu Aranzadik; Gipuzkoako trikuharririk handienetako bat da. Doako bisita gidatuak eskainiko dira udazkenean Dolmenen Ibilbidearen balio naturala, kulturala eta arkeologikoa ezagutzera emateko

Gehiago irakurri

Ondar Fest jaialdia Deban udari agur esateko

2018/09/06

Debak udari agur esango dio surf ta musika bateratzen dituen jaialdi berri batekin. Datorren larunbatean irailaren 8an Ondar Fest jaialdia ospatuko da, Yako Debako Surf Eskolak eta Ondargain tabernak antolatuta. Besteak beste, SUP lasterketa, SUP yoga eta kontzertuak dakartza egitarauan. Ez ezazu galdu!

Gehiago irakurri

2018ko Anfitriones programan izena emateko deialdia

2018/08/28

2018ko urritik abendura Anfitriones Programaren edizio berri bat ospatuko da. Programak bi ardatz nagusi ditu: Cultura del Detalle, enpresa turistikoen langileei zuzenduta, eta Destino en Detalle, garapen turistikoa kudeatzen duten eragile publikoentzat. Izena emateko epea irailaren 3tik 16ra arte egongo da zabalik, eta programaren webgunean egin daiteke. Kurtsoak online eta doakoak dira.

Gehiago irakurri

Ekitaldiz betetako abuztua Deban

Ekitaldiz betetako abuztua Deban

2018/08/03

Abuztua musikaz blai dator Debara, hilaren 11an ospatuko den FederArteDebarock Festibalarekin. Jaialdi honek Debako surf kultura eta musika lotzen ditu: egunean zehar ur kirolak egiteko aukera izango da, eta gauean kontzertuak egongo dira Ondargain tabernan. Jaialdia Debako jaien atea ere izango da, San Roke jaiak 11an hasi eta 18arte luzatuko baitira.

Gehiago irakurri

Gutxi falta da Mallabiko jaietarako!

Gutxi falta da Mallabiko jaietarako!

2018/08/03

Datorren abuztuaren 14tik 16ra bitartean Andra Mari Jaiak ospatuko dira Mallabian. Urtero bezala, egitaraua adin guztietarako ekitaldiz bete-beteta dator. Nabarmentzekoak dira, ohi den bezala, pilota partidak, bertsolariak, herri kirolak eta paella eta marmitako lehiaketak. Hauetaz gain kontzertuak, herri bazkaria, haur jolasak, kalejira, eta askoz gehiago egongo dira. Zatoz Mallabiko jaiak bizitzera!

Gehiago irakurri

Nao Victoria Mutrikura dator abuztuaren 15etik 9ra

Nao Victoria Mutrikura dator abuztuaren 15etik 9ra

2018/08/01

Nao Victoria, Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak munduari lehen bira emateko erabili zuen untziaren erreplika, Mutrikun egongo da porturatuta abuztuaren 15etik 19ra. Bisitak 4€ko prezioa du, eta gidatu gabea izango da. Informazio gehiago eta erreserbatzeko Nao Victoria Fundazioaren webgunean.

Gehiago irakurri

Hemen daude Mendaroko jaiak!

Hemen daude Mendaroko jaiak!

2018/07/24

Bihar, uztailaren 25ean, hasiko dira Mendaroko Santana jaiak, eta uztailaren 29ra arte luzatuko dira, ekitaldiz betetako bost egunetan. Nabarmentzekoak dira aizkolari txapelketa eta danborrada, baina hauetaz gain kontzertuak, kalejirak, haur jokoak, pella lehiaketa, goitibera lehiaketa, eta beste askok girotuko dituzte jaiak. Ez itzazu galdu!

Gehiago irakurri

Hastear daude Soraluzeko jaiak!

Hastear daude Soraluzeko jaiak!

2018/07/24

Bihar hasiko dira Santiago eta Santanako jaiak Soraluzen, uztailaren 28a arte. Urtero bezala, zezenek, kalejirek, haurrentzako ekitaldiek, pelota partidek, kontzuertuek, bakailao lehiaketak, eta askoz gehiagok girotuko dituzte jaiak, danborrada ahaztu gabe. Ez itzazu galdu!

Gehiago irakurri

Ermua jaietan!

Ermua jaietan!

2018/07/19

Ermuko Santixauak uztilaren 24ean hasiko dira ofizialki, baina badira egun batzuk jai giroa herrian sumatzen hasi dela. Kontzerkuak, pilota partidak, herri bazkariak, paella lehiaketa, dantzariak, txarangen kalejirak, sokamuturra, eta haur parkea, beste, izango dira Ermuko jaietaz gozatzeko abian jarri diren ekintzak. Ez galdu!

Gehiago irakurri