Albisteak
Eibarrek Guinness errekorra lortu du, eraldatzen den munduko giza-irudi erraldoiena egiteagatik
Ekainaren 22an Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean, 2.500 lagunek irudi erraldoia osatu zuten Untzaga plazan Largest transforming human image errekorra gainditzeko asmoz. Orduan, Dubaik zuen errekor hori 2.223 lagunekin.
Garagado Azoka izango da asteburu osoan zehar Elgoibarren
Sanlo tokiko eskubaloi taldeak antolatzen duen azokaren bosgarren edizioa izango da Maalako Parkean egingo dena.
- festa
- Mesedeetako jaiak
- soraluze
- kultura
- turismo
- debabarrena
Gastronomia, musika eta haurrentzat ekintzak Soraluzeko Mesedeetako Jaietan
Eibar futbol taldearen zelaia bertatik ezagutzeko bisita gidatuak
Goza ezazu Ipurua zelaia eta bertako txokoak ezagutzeko paradaz. Atera argazki bat futbol zelaian eta sentitu Eibarko koloreak! Bisita gidatuak, ordu betekoak, ingelesez, gazteleraz eta euskaraz eskaintzen dira, 9 eurotan.
- Inma Muguerza
- Bisita gidatuak
- Elgoibar
- Turismoa
- Fosilak
- Geologia
Elgoibarko kaleek gordetzen dituzten altxor geologikoak ezagutzeko bisita gidatua egingo da datorren irailaren 23an
Inma Muguerza hidrogeologa elgoibartarrak gidatuko du bisitaldia. Plazak mugatuak dira. Izena emateko, interesatuek infohydrolur@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar dute, edota 943 90 16 54 telefonora deitu.
- Udako balantzea
- Debabarrena
- Mutriku
- Turismo bulegoak
- Turismoa
- Bisitari kopurua
- Deba
Uda honetan Debabarrena bisitatu duen turista kopurua mantendu egin da
Debegesa Garapen Agentziko Turismo Arduradun den Aitziber Cortazar-ek udako balantzea egin berri du; azpimarratu du eskualdeko "lehenengo erakarpen turistikoa Euskal Kostaldeko Geoparkea" dela.
- BTT
- DEBABARRENA
- TURISMOA
- FAMILIA
- KIROLA
- EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA
Bizikleta Eguna egingo da igandean Eibarren, haur eta helduentzat
Eibarko Txirrindulari Elkarteak familiei parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Ekimena Europako Mugirkotasun Astearen baitan sartzen da. Hainbat zirkuitu prestatuko dira. Aldi berean, opariak zozketatuko dira parte hartzaileen artean, baita hamaiketako bat eskaini ere.
- DEBABARRENA
- MUTRIKU
- TURISMOA
- ZESTA-PUNTA
- EUSKAL KIROLA
Ezagutu Mutriku eta bere kirol kuttuna, zesta-punta, igande honetan herrian abiatuko den txapelketan
- Festak
- Debabarrena
- Kultura
- Turismoa
- Arrate
- Jaiak
- Eibar
- Arrateko Amaren Eguna
Dantzak, bertsoak, meza tradizionala eta makina bat ekintza antolatu dira Arrateko Amaren Eguna ospatzeko
Datorren ostiralean, irailaren 8an, Arrateko Amaren Eguna ospatuko da Eibarren. Ezbairik gabe, urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa eibartarrentzat. Parada ederra ere bada bisitarientzat Arrate eta bere inguruak ezagutzeko. Zatoz eta gozatu Arrateko Amaren Egunaz!
- CARITAS
- DEBAKO SANTA MARIA ELIZA
- MUSIKA
- KULTURA
- TURISMOA
- AMANCIO PRADA
- DEBABARRENA
Amancio Pradaren kontzertu solidarioa hartuko du larunbatean Debako Santa Maria elizak
Emanaldia arratsaldeko 20:30ean izango da. Sarrerak salgai daude jada Debako Turismo bulegoan eta www.amancioprada.com webgunean, 10 edo 18 eurotan.
- Bisita gidatuak
- Elgoibar
- Debabarrena
- Soraluze
- Dolmenen Ibilbidea
- Turismoa
- Bergara
Dolmenen Ibilbidea doan ezagutzeko aukera, igande honetan, hilak 10
Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako Udalek, Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute iganderako (irailak 10). Doan izango da. Euskaraz izango da eta beharrezkoa da aurrez izena ematea 657 79 46 77 telefonora deituz edo info@begi-bistan.com helbidera idatziz.
- Kirol turismoa
- Debabarrena
- Trail
- Turismoa
- Arrate
- Kirola
- Mendi lasterketa
- Arnotrail
Udazken honetan ere, Debabarrena, kirol helmuga bikaina
Galbaixuak, Samikolla eta San Jeronimoko jaiak Mutrikun iraila festa-giroan igarotzeko
Egun handia irailaren 14an izango da, Galbaixo Eguna, hain zuzen. Dena den, aurreko egunetan ere jai giroa gailenduko da: irailaren 8an eta 9an Samikollak ospatuko dira; igandean, hilak 10, San Nikolas eguna, eta, hilabetea behar bezala amaitzeko, San Jeronimo Jaiak, irailak 30 eta urriak 1.
Soraluzeko San Martzial auzoko jaiek jarduerez jositako hilabeteari hasiera emango diote
Asteburu honetan, irailak 2 eta 3, San Martzialgo auzoak hainbat ekintza hartuko ditu jaien bueltan. Bertako festez gain, irailaren 15ean Merced eguna ospatuko da; 16an, Marraskilo Tour mendi proba egingo da, eta iraila behar bezala amaitzeko, Benitxo Lertxundi abeslariak kontzertua eskainiko du herrian
Sei talde lehiatuko dira irailaren 8an abiatuko den Ermuako Folkez Blai musika jaialdiaren XII.edizioan
Debabarreneko herria folkaren egoitza izango da irailaren 8 eta 10 bitarteko asteburuan, non musika mota horretako hainbat taldek lehenengo saria eskuratzen saiatuko diren.
Abuztua, kontzertuz blai Mutrikun
Uztaila eta herriko jaiak atzean utzita, udak aurrera darrai Mutrikun. Abuztuko beroari aurre egiteko, kontzertu sorta zabalaz zipriztintzeko parada izango dute Debabarreneko herria bisitatzera doazenek, baita ere, noski, oporrak herrian bertan igarotzeko erabaki duten bizilagunek ere. Jarri gorputza dantza batean oholtzaratuko diren musika doinu desberdinekin!
Debako 34. Udako Musika Jaialdia abian da jada
Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu ohi duen Udako Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero, kontzertuak izango ditugu euskal gotikoaren altxorra den Santa Maria Elizan.