Ekitaldiz betetako abuztua Deban

2018/08/03
Abuztua musikaz blai dator Debara, hilaren 11an ospatuko den FederArteDebarock Festibalarekin. Jaialdi honek Debako surf kultura eta musika lotzen ditu: egunean zehar ur kirolak egiteko aukera izango da, eta gauean kontzertuak egongo dira Ondargain tabernan. Jaialdia Debako jaien atea ere izango da, San Roke jaiak 11an hasi eta 18arte luzatuko baitira.

Aurten ere badator Debarock Festibala, Debako Udala, Gipuzkoako Surf Federazioa, Deba Rock kolektiboa, Yako Surf Eskola eta Zurrunbilo Ur Kirolen Elkartearen eskutik. Jaialdi honek Debako surf kultura sustatzea eta bertako musikarientzat gune bat sortzea ditu helburu. 

Egitaraua argazki lehiaketarekin eta merkatuarekin hasi da. Ondoren surf inklusiboa egiteko aukera izango da, eta eguerdian herri bazkaria. Arratsaldean emakume surflarien ekitaldia izango, SUP Race herrikoiak jarraituta. Eta 20:30tatik aurrera kontzertuak izango dira Zumardian.

Gainera, jarraian Debako San Roke jaiak hasiko dira, abuztuaren 18 arte. Egitaraua laister argitaratuko du Debako udalak. Ondo pasa!