Hastear daude Soraluzeko jaiak!

2018/07/24
Bihar hasiko dira Santiago eta Santanako jaiak Soraluzen, uztailaren 28a arte. Urtero bezala, zezenek, kalejirek, haurrentzako ekitaldiek, pelota partidek, kontzuertuek, bakailao lehiaketak, eta askoz gehiagok girotuko dituzte jaiak, danborrada ahaztu gabe. Ez itzazu galdu!

Soraluzen dena gertu dago, uztailaren 25an hasiko diren eta 28ra arte luzatuko diren jai nagusiak ospatzeko. Bihar hasiko dira ospakizunak, Santiago egunean, eta aurtengo berrikuntza bezala, ohiko txupinazoaren ordez kanoikadak emango die jaiei hasiera. 25ean danborrada ere ospatuko da, eta 26ak zezenak egongo dira urtero bezala, kalejirak, txarangak, kontzertuak, bakailao lehiaketa, dantza herrikoiak, pelota partidak, haur parkea, eta beste ekitaldi asko ahazrtu gabe. Ikus ezazu egitarau osoa hemen. Zatoz gozatzera!