Mutrikuko Udalak abian jarriko du Renova Formakuntza Programa

2018/09/12
Mutrikuko Udaleko Garapen Sailak, hirugarren urtez, martxan jarriko du Renova Formakuntza Programa, herriko hirugarren sektoreari zuzenduta. Helburua Mutrikuko saltokien, batez ere merkataritza eta ostalaritzakoen, profesionaltze maila handitzea da, horrela lehiakortasuna hobetuz. Izena emateko epea urriaren 5ean amaitzen da, eta formakuntza urriaren 22tik 26ra arte izango da. 100€ko kostua izango du eta gaztelaniaz emango da.

Mutrikuko hirugarren Sektorea indartzen

Mutrikuko Udalak, Garapen Sailetik, formakuntza espezifiko bat antolatuko du Mutrikuko hirugarren sektoreari zuzenduta, batez ere merkataritza eta ostalaritzari zuzendua. Aurtengoa hirugarren  urtea izango da, eta oraingoz, herriko 21 establezimenduk parte hartu dute.

Formakuntza honen helburua Mutrikuko saltokiek bere profesionalizazio maila handiagotzearena da, saltokiak konpetitiboagoak izan daitezen. Horretarako formakuntza espezifikoa jasoko dute, hainbat alorretan, hala nola, gestio ekonomikoa, politika komertziala, promozio egutegia, erosketa kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea… eta beste hainbat gai landuko dira. Horrez gain, ikastaroan parte hartzen duten negozioei, azterketa bat egingo zaie, bere egoera ikusi eta hobetze aldera ekintza plan bat  garatzeko. Ekintzak inplantatzen joateko on-line tutoretza zerbitzu bat izango dute prozesu guztiaren jarraipena izango dutelarik.

Formakuntzaren finantzaketa

Formakuntzaren kostuaren gehiengoa Mutrikuko Udalak bere gain hartuko du, baina parte hartzen duten establezimenduek ere ekarpen bat egin beharko dute.

Merkatari bakoitzeko kostua 450€-koa izango da, eta hauetatik 100€ ikastaroa jasoko duten establezimenduak ordaindu beharko  ditu. Gainontzekoa, Mutrikuko Udalak horretarako prestatuta duen diru partidatik ordainduko du.

Kontsultoretza profesionala

Formakuntza  Emilio Ábalos Consultoria-k eramango du. Dagoeneko  beste hainbat lekuetan arrakastarekin egindako formakuntza eredu bat da.

Emilio Abalos, Valentziatik etorriko da ikastaroa ematea eta gaztelaniaz izango da. 20 urtetako esperientzia du merkataritzan   eta bere helburua honako da: edozein merkatari, benetako enpresari bilakatzea eta berarekin batera ikustea nola hazten den negozioa. 

Badakit prezioak kalkulatzen? Badakit erosketa eta salmenta aurreikuspen bat egiten?

Zer erosi eta zein preziotan?  Badaukat bezeroari harretarako manualik?

Esplotazio Kontua ezagutzen dut? Komunikazio bide berriak erabiltzen ditut? Dendaren irudia zaintzen dut? Hainbat galderari erantzun beharko diete negozioek benetan aurrera egin eta euren aktibitatean hobetzen joan ahal izateko.

Formakuntzaren datu zehatzak honakoak dira:

Formakuntza presentzialaren datak:

Taldeko saioa:

Parte hartzaileek, bi formakuntza saio izango dituzte, bakoitza 10 ordutakoak.

-       Urriak 22tik 26ra, 14:30tik 16:30ra.

-       Azaroaren 19tik 23ra, 14:30tik 16:30ra.

Salmenta puntuaren azterketa:

Bestalde, salmenta puntu parte hartzaileek, bere establezimenduan bertan asesoramendu zuzena jasoko dute, diagnosi bat egin eta hobetze plan bat prestatuko da bakoitzarentzako.

Urriak 22tik 26ra

Tutoretza zerbitzua: 7 hilabetez.

Hizkuntza: Gaztelania

Izen emateko epea: 2018ko Urriak 5

2017ko taldeari jarraipena

Talde berri bati formakuntza hau egiteko aukera emateaz gain, Mutrikuko Udalak, 2017an formakuntza egin zutenei jarraipena egiteko aukera eskaini nahi die, izandako eboluzioa ikusi eta hobekuntzak baloratzeko.  Jarraipen hau, Urriak 22tik 26ra bitartean gauzatuko da.

Herrian erostearen garrantzia

Mutrikuko Udala eta BERTAN herriko merkataritza biziberritzeko egiten ari diren esfortzua  handia da, baina  aipatu behar da, ez duela ezertarako balioko, herritarrak ez badira bertan erosteak duen garrantziaz jabetzen.

Kontsumo lokalak herriari ekartzen dion onura handia da, herriko ekonomia indartzen du eta herria bizirik mantentzen du, herri dinamikoa sortuaz.