Ermua jaietan!

2018/07/19
Ermuko Santixauak uztilaren 24ean hasiko dira ofizialki, baina badira egun batzuk jai giroa herrian sumatzen hasi dela. Kontzerkuak, pilota partidak, herri bazkariak, paella lehiaketa, dantzariak, txarangen kalejirak, sokamuturra, eta haur parkea, beste, izango dira Ermuko jaietaz gozatzeko abian jarri diren ekintzak. Ez galdu!

Jaiak ofizialki uztailaren 24ko txupinazoarekin hasiko diren arren, aurreko hastetik Ermun badabiltza jai giroan murgilduta. Kontzertuek, txarangek, eta kirol ekitaldiek eman zieten hasiera pasaden uztailaren 14ean ospakizunei, eta hilabete honetako 27ra arte luzatuko dira. Hauetaz gain, sokamuturra, dantzariak, paella lehiaketa, herri bazkaria, pilota partidak, erraldoiak eta buruhandiak, herri kirolak, haur parkea, eta askoz gehiago egongo dira egun hauetan Ermuan. Ikusi egitarau osoa hemen. Galduko al duzu?