Izenak: Flyscharen ibilbidea / Deba Talaia / Deba - Zumaia Udalerria: Deba, Zumaia Matrikula: GR 121 E05 Homologazioa: Bai
Distantzia: 13,4 km
Hasiera eta bukaera: Deba eta Zumaia
Deskribapena: Deba eta Zumaia arteko ibilbide hau Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren laugarren etapa da. Kostaldeko zati hau balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, eta paisaiaren ikuspegitik ere garrantzia nabarmena du. Biotopo babestua izendatua, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan dago.