Hemen zaude: Hasiera Eskualdea Gure herriak zuk nahieran DEBA: hondartza, natura... eta ekin!

DEBA: hondartza, natura... eta ekin!

Debak milaka bisitari hartzen ditu urtean zehar, inguruko parajeetako edertasunak, bertako jendearen izaera abegitsuak eta era ezberdinetako kultur eskaintzak erakarrita.

Kostaldeko erakargarriez gainera, Deba inguratzen duten mendi gailur samurretara igotzeko aukera dago, non kostaldeko panomarika izugarriak mirestu daitezkeen.

Honetaz gain, herrigunetik bertatik abiatuz, Santa Catalina edo Aitzuriko puntaraino ere paseo eder eta politak egin daitezke. Debako ingurunean nekazal turismoak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, erreferentzi puntu nagusia Lasturko bailara izanik.

 Lasturgo bailara.

Hiribarnearen erdialdean kokaturik, Debako Santa Maria eliza aurkitzen da, monumento nazionala eta euskal gotikoaen bitxia. Bere osotasunetik, klaustroa eta elizpe polikromatioa nabarmentzen dira gehien; bi ezaugarri hauek lehenengo eraikuntzatik mantentzen dira, XV. mendekoa berau.

Santa Maria Elizako klaustroa

Deba ibaiaren estuarioaren eskuinaldean kokaturik dagoen herri honetan bi hondartza eder aurki ditzakegu: Debako hondartza eta Lapari hondartza. Biak hare beltza duten hondartzak dira, inguruko mendiak arbelazkoak direlako. Geoparkearen barruan dagoen Sakonetako hondartzak ere aipamen berezia merezi du, GR 121 flysch ibilbidea bertatik igarotzen da. 

GR 121 ibilbidea, Sakonetatik.

Praktikatu surf-a eta beste zenbait ur-kirolak Deban!

Debako Santiago hondartza Euskal Kostaldeko entzutetsuenetarikoen artean dago, eta Laparikoarekin batera, surflari asko erakartzen ditu, gure mugetatik haratago datozenak ere. Biak egokiak dira surf-a praktikatzeko, baina, baita beste hainbat kirol ere, hala nola, body board eta paddle surf. Udazkenean eta neguan, Sorginetxeko eremuan, Euskal Kostaldeko olatu handienetarikoa sortu ohi da. 
Surf-a Deban.

 

Euskal Historiaurreko gune berezia

Ezin dugu ahaztu Deba Euskal Historiaurreko gune berezia dela: Ermittia, Urtiaga eta Gazteluko aztarnategiekin. Hala ere, gure bitxirik preziatuena, EKAIN kobazuloa da, labar arteari dagokionez munduan diren bost haitzulo garrantzitsuenetariko bat izanik.

Ekaingo kobak, Deban.

Debako informazio turistikoa eskura izateko, deskargatu planoa hemen klik eginez.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

¡Practica surf y otros deportes acuáticos en

Panorámica de la playa de Deba.

El turismo rural en Deba tiene un referente en el singular valle de Lastur.