Erlete Goikoa

Erlete Goikoa

Ezaugarriak

Erlete Goikoa Nekazal Turismoa Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean dago kokatuta. Donejakue bidea 20mtara pasatzen da. 

Ostatu honek 3 logela bikoitz dauzka, ohe gehigarriarekin denak. Mugikortasun murritza daukatenentzat egokitutako gela dauka beheko solairuan, eta 2 loft sukaldea eta guzti daukatenak, familientzat aproposak. Guztiek euren komuna eta doako Wi-Fi konexioa dauzkate. Dekorazioa rustiko eta modernoa da, harrizko pareta eta egurrezko sabaiekin. Eskuoihalak eta ohe-jantziak doakoak dira. Nekazal turismoaren lurretan jasotako egurrezko berogailua dauka. Energia eraginkortasun A etiketa ere daukan ostatua da.

Logela guztiek kanpora ematen dute, txakolin mahastietara, eta Andutz, Endoia eta Izarraitz mendietara. Beheko solairuan telebistadun egongela eta buffet gosaria ematen den jangela ere aurkitzen dira.

Erlete Goikoa Debako hondartzatik eta Zumaiako Itzurun hondartzatik 6kmra dago. Uretako ekintzetaz eta mendiaren lasaitasunaz gozatzeko toki paregabea.

Kokapena

 

Kontaktua

Tel: +34 618 067 968

Web: www.erletegoikoa.com

E-posta: 

Albisteak