Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz, proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 28 eurotan.
Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 28 euroren truke (ogia, edaria, kafea eta BEZa barne).
*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan "Tripontziak Menua" nahi duzula adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.
Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.
Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu:
Bete itzazu liburuxkako 4 zigilu eta eskuratu zure Tripontziak amantala!
Izakinak agortu arte. Zure amantala jasotzeko, jarri Debegesarekin harremanetan 943 82 01 10 telefonoan. Promozioa indarrean 2021ko abenduaren 23ra arte.