Urriak 18, Debabarreneko VII. BTT Martxa

2015/06/22
Badugu eguna Debabarreneko BTT Martxaren hurrengo ediziorako!

Aurten zazpigarren edizioa beteko du Debabarreneko BTT Martxak. Urriaren 18an egingo da, igandez. Ohi bezala, irteera eta helmuga puntua eskualdeko BTT Zentroan egongo da, Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean. 

Kirol proba hau Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Debegesa Garapen Agentziak elkarrekin antolatzen dute, Debemen eta eskualdeko BTT kluben laguntzarekin.

Martxa herrikoia da, ez lehiakorra. Helburua da partaide guztiei, bertakoei zein kanpotik etorritakoei, mendi bizikletaz gozatzeko aukera eskaintzea eta Debabarreneko BTT Zentroak dituen ibilbide ikusgarriak ezagutzera ematea.

Ez da izango garaiz abixatu ez zaitugulako... hasi prestatzen eta gozatu Debabarrenean mendiko bizikletaz!