Talo Eguna egingo da igandean Lasturren

2015/01/30
Urteroko hitzordua dugu igandean Lasturren; bihar, larunbata, gaueko 21:00etan, hitzaldia eskainiko du Jokin Urain Alkortak, "Lasturko kontuak" izenburupean.

Igandean, otsailak 1, Talo Eguna. Egitaraua:

  • Goiz osoan zehar errotak martxan eta lasturko talogileak taloa lantzen lasturko eran 
  • 12.00 larrabehiak plazan
  • Ondoren, bazkaria lasturko tabernan: karta edo talo jana aukeran (ordaina 25€)
  • Bazkalostean erromeria Laja eta Mikel trikitilariekin