Mutrikutik barrena, mundu zabalera

2017/01/24
About Basque Country atariak Debabarreneko marinel-herriari buruzko bideo bat zabaldu berri du sarean, bere erakarpen turistiko nagusiak mundu zabalean proiektatzeko helburuz

About Basque Country webguneak sekulako proiekzioa du nazioarte mailan, mundu zabalean dagoen euskal diasporari eta Euskal Herriak azken urteotan nazioarte mailan erakarritako interesari esker, besteak beste. Hori horrela, euskal atari horrek 'Ikuspegiak' izeneko ekimen bati ekin dio, non Euskadiko txoko xarmangarrienak bideo formatuan erakutsiko diren.

Euren webgunean nabarmentzen den bezala, Mutriku Euskal Kostaldeko helmuga erakargarrienetakoa da, Gipuzkoako lurraldeko portu zaharrenetariko bat bere baitan hartzen baitu, besteak beste.

Debabarreneko marinel-herri honei buruzko bideoak eta artikuluak About Basque Countryren sare sozialen bitartez oihartzun handia izatea espero da, Facebook eta Twitter euskarri sozialetan duten jarraitzaile kopuru mardula tarteko. Ikusi eta gozatu bideoaz!