Mutrikuko Goienetxe Gaztandegia Idiazabalgo ‘Gazta eguna’ lehiaketako irabazle

2014/05/05
Guztira, 136 pertsonek dastatu zituzten lehiaketara aurkeztutako gazta ezberdinak. Bigarren saria, Maider Unda kirolari arabarrak jaso zuen.

Mutrikuko Goienetxe baserrian –Debabarreneko Klub Gastronomikoko kidea- egindako gazta izan da Idiazabalgo 'Gazta eguna' lehiaketako irabazlea, herritarrek erabakita.

Guztira, 136 pertsonek dastatu zituzten gazta ezberdinak, eta bozketa baten ondoren, Mutrikuko Goienetxe gaztandegian egindako produktuari (ketu barik) lehenengo saria ematea erabaki zuten.

Bigarren saria Maider Unda kirolari arabarrarentzako izan zen. Undak, Anboton bazkatzen diren ardien esnearekin egiten du gazta. Hirugarren saria Gabiriako Baztarrika gaztandegiak irabazi zuen. Laugarrena berriz, Aralarreko Albi gaztandegiarendako izan zen, eta azkenik, bostgarrena, Markinako Patxi Bascaranek jaso zuen (Santamañe).