Hemen zaude: Hasiera Albisteak LXXVI. Muguerza Krosaren aurkezpena urtarrilaren 9an

LXXVI. Muguerza Krosaren aurkezpena urtarrilaren 9an

2019/01/08
Asteazken honetan, hilak 9, aurkeztuko da Elgoibarren Juan Muguerza Nazioarteko kroseko LXXVI. edizioa. Udaletxeko pleno aretoan egingo da aurkezpena 12:30tan, eta kirolari eta bertako zein probintziako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak egongo dira. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da Elgoibarko udalaren webgunean.

Datorren igandean, urtarrilaren 13a, Debabarreneko kirol ekitaldi garrantzitsuena ospatuko da, Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, aurten LXXVI. edizioa ospatuko duena. Eta asteazken honetan, hilak 9, aurkezpen ofiziala egingo da Elgoibarko udaletxeko pleno aretoan. Elgoibarko alkatea Ane Beitia, Mintxeta Atletismo Taldea, babesleak, kirolariak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak bertaratuko dira, besteak beste. Aurkezpena 12:30tan hasiko da, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da honako lotura honetan.