Izarren Argia, Saturrarango kartzelan girotutako pelikula

2010/08/24

“Izarren Argia” Espainiako Gerrate Zibilean eta gerraosteko lehenengo urteetan Saturrarango Kartzelan preso egondako emakumeek bizitako sufrimendua kontatzen duen filmea da.

"Mutrikuko Saturrarango hondartzan zeuden pare bat hotel eta apaizgaitegia espetxe bilakatu zituzten 36ko gerran. 1938tik 1944ra 1.500 emakume inguru egon ziren preso bertan. "Komunismoa desagerrarazteko" aitzakian, 57 ume euren amarengandik urrunarazi zituzten eta gerrako garaile familiei eman. Horixe da Izarren argia euskarazko filmaren ardatza, Mikel Rueda zinemagile bilbotarraren lehen lan luzea. Protagonista nagusia Barbara Goenaga da eta grabazioa Azpeitiko Esklaben komentuan ari dira egiten" (www.argia.com).

Donostiako Zinemaldian aurreestreinatuko da pelikula. Informazio gehiago www.izarrenargia.com