Igande honetan ospatuko da Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa

2018/10/02
Igande honetan ospatuko da Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa
Soraluze Urban Trail-en lehen edizioa igande honetan, urriaren 7a, ospatuko da. Herri barruan egingo den lasterketa da, zati handi batean herriko hainbat eskaileretatik igaroko dena. Bi modalitate daude: lehiakorra, 10,8km, eta ez lehiakorra, 6km. Izen ematea Kirolprobak-en webgunean egin daiteke 7€gatik, eto egunean bertan, 14€gatik.

Igande honetak, urriaren 7a, Soraluzen kirol proba berri bat ospatuko da: Soralue Urban Trail-en lehen edizioa. Herrian zehar egingo den lasterketa bat da, dauden eskailera askotatik zehar igaroko da. Bi modalitate ditu: lehiakorra, 10,8km-koa, eta ez lehiakorra, 6km-koa. Aurrez Kirolprobak-en eman daiteke izena 7€gatik, edo egunean bertan, 14€gaik. Ibilbidea bideo honetan ikusi daiteke. Ausartu zaitez!