Gure Flyscharen Ibilbidea

2008/05/30

 

Hitzordua Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentruan jarria genuen, arratsaldeko 4.30etan. Bertan 40 lagun inguru bildu ginen, Mutriku, Deba eta Zumaiako hotel, nekazalturismo, landa-etxe, kanpin.. etako ordezkariak asmo jakin batekin: Flyscharen Ibilbidean barneratzea.

Bisita Nautilusen hasi genuen eta bertan Mutrikuren jatorriaren berri eman ziguten, duela 120 milioi urtetatik gaur egunerarte. Marik, gure gidak, ibilbide guztian lagundu digu.

Irteeran, familiako argazkia eta jarraian, tropelean Mutrikuko porturantz abiatu ginen, zuzenean Jonny Maracaseruntz. Itsasontzian tokia hartu eta abentura eder batean barneratu ginen: lurraren historiaren 60 milioi urtetan barrena bidaia zoragarria.

Saturraran aldera abiatu ginen lehenengo, zerua garbia zegoen eta itsasoa lasai-lasai. Ondoren, Deba alderako norabidea hartu genuen, Mari gure gidaren azalpenei adi-adi. Jentillen harria, itotakoen kobazuloak, pikote, sakoneta... txoko guztiek dute bere istorioa eta denboran bidaia zoragarria da ibilbide guztia.

Arratsaldeko 7etan iritsi ginen Zumaiako portura, oraindik ikasten jarraitzeko gogoz eta zuzenean Algorri Zentrura abiatu ginen. Bertan, Mariren azalpenak adi jarraitu genituen, aldaketa klimatikoak batetik, flyscharen formakuntza bestetik, "extintzio masiboak" ... ba zen zer ikasi han!!

Dudarik gabe, oso bisita interesgarria eta arratsalde pasa ederra atzokoa. Ikusi hemen atzo bildu ginen artean ateratako argazkiak!!