Geoparke izateko azken froga

2010/07/13

Uztailaren 26an Mutriku, Deba eta Zumaia Geoparke izateko proiektuak hitzordu garrantzitsua du: Geoparkeen europar sareko ebaluatzaileen bisita. Lehenengo froga gainditu ondoren, hilaren 26 eta 29 bitartean bi ebaluatzailek proiektuaren hainbat ikuspegi aztertuko dituzte: lurraldearen balore geologikoa, hezkuntza-jarduera eta Lurraren Zientzien inguruko sentsibilizazioa. Lurraldeko iraunkortasuna, geoturismoa eta geoparkeko kudeaketa estruktura eta herritarren partehartzea ere aztergai izango dituzte.

Hiru udalerrietako alkateak eta proiektua koordinatzen duten teknikoak itxaropentsu daude eta urriaren 5ean Lesbosen (Grezian) ospatuko den Europar Geoparkeen IX Batzarrean Geoparkeen Sarean sartzea espero dute.

Proiektuaren informazio zehatza www.flysch.com webgunean.