Euskal Jaiak musika eta dantzaz beteko du Deba larunbatean

2018/09/26
Asteburu honetan Debako Euskal Jaia ospatuko da, eta aurten ere bie gunetako egitaraua izango du. Ostiralean Kalean Kantuz-ek jai giroa ekarriko du Debako kaleetara. Eta larunbatean, dantza taldearen ikuskizunaz gain, taloak, herri bazkaria, marmitako lehiaketa, erromeria, eta beste askoz gozatzeko aukera izango da Deban. Zatoz!

Urtero bezala, Debako Zuhatza Euskara Elkarteak, Debako Udalarekin batera, Euskal Jaia antolatu du. Irailaren 28 eta 29an izango da, horrela asteburua borobilduko duen bi eguneko egitarauarekin. Dantza ikuskizunez gain, aurten Euskaraldiaren aldeko talde argazkia aterako da. Gastronomiaren aldetik, bertako sagar eta tomate dastaketa, taloak, eta marmitako lehiaketa izango dira. Eta eguna amaitzeko, erromeria egongo da Foruen Plazan, Basajaun taldearekin. Egitarau osoa jarraian:

Irailak 28, ostirala

  • 19:00etan: Kalean Kantuz kalez kale.

Irailak 29, larunbata

  • 10:00etan: taloak, Plaza Zaharrean.

  • 11:30ean: tokiko sagar eta tomate barietateen dastaketa. Ondoren, tokiko hazien banaketa Paseo Estalian. Euskal Herriko Hazien Sarea eta Debanatura Ingurumen Heziketaren eskutik.

  • 12:30ean: Gure-kai dantza taldea eta musika eskolako dantzariak kalez kale.

  • 14:00etan: zanpantzarrak kalez kale.

  • 14:30ean: VIII. marmitako lehiaketa. Parte hartzaileek marmitako plater bat aurkeztu beharko dute. Parte hartzaileek (taldeko 5 pertsonak) sagardoa dohain izango dute. Animatu!!

  • 15:00etan: Euskaraldiaren aldeko argazki herrikoia, Aldats pilotalekuan.

  • 15:00etan: bazkari herrikoia, Aldats pilotalekuan. 700 pertsonentzat lekua egongo da. Bazkalostea trikitilariek girotuko dute.

  • 20:00etan: erromeria Basajaun taldearekin, Foruen plazan.

  • 23:00etan: erromeria Basajaun taldearekin, Foruen plazan