Esperientzia gastronomikoak Debabarrenean

2014/05/29
Gastronomia gustoko al duzu? Ekainean ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzu. Anima zaitez eta goza ezazu!

Ekainaren 5etik 20ra bitartean Debabarrenean antolatuko diren 3 esperientzia gastronomiko ezberdinetan parte hartu ahal izango duzu.

1-. ‘Betiko produktuak teknologi berriak aplikatuz’

  • LEKUA: Eibarko Armagintza Museoa
  • EGUNA: 2014ko ekainaren 5ean
  • ORDUTEGIA: 19:30etatik 21:30etara
  • PREZIOA: 5 euro
  • JARDUERA: bertako gastronomia tradizionala eta sukaldaritzako teknika aurreratuenak uztartuko dituen esperientzia gastronomikoa
  • PARTE HARTUKO DU: Oscar Treviñok, ostalari eibartarra

2-. ‘Txokolatea deskubrituz’

  • LEKUA: Chocolates de Mendaro / AIZPE soziedadea
  • EGUNA: 2014ko ekainaren 19an
  • ORDUTEGIA: 16:30etatik 19:30etara
  • PREZIOA: 15 euro
  • JARDUERA: Mendaroko Txokolatea lantegira bisita egin, txokolatea dastatu eta, ondoren, herrian bertan dagoen Aizpe elkarte gastronomikoan txokolate tailerra
  • PARTE HARTUKO DUTE: Gotzon Altzibar (Itziar-Debako SALEGI jatetxea) eta Agustin Larrañaga (Debako CALBETON jatetxea)

 

3-. ‘Tex Mex saioa’

  • LEKUA: Elgoibarko Belaustegi jatetxea
  • EGUNA: 2014ko ekainaren 20an
  • ORDUTEGIA: 20:00etatik 22.00ak arte
  • PREZIOA: 20 euro
  • JARDUERA: tex-mex errezetak egiten ikasi bertako produktuak erabiliz. Gainera, edari ezberdinak prestatuko dituzte.
  • PARTE HARTUKO DUTE: Josu Muguerza chef ezagunak eta Marti Buckley sukaldariak

 

¿Nola parte hartu? Debegesara deituta, 943-82.01.10 telefono zenbakira (Mº Luisagatik galdetu)