Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria ospatuko da abenduaren 29an

Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria ospatuko da abenduaren 29an

2018/12/20
Datorren larunbatean, abenduaren 29a, Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria egingo da. Aurtengo edizioan 128 postu egongo dira, nekazari eta artisauen artean banatuta, Hoietaz gain, abere eta nekazaritza makineria erakusketa egongo dira ikusgai, eta gazta eta ezti salmenta. Egunean zehar trikitilari, bertsolari, erromeria eta beste askok girotuko dute herria. Ez ezazu urteko azken feria galdu!
Urtero bezala, Elgoibarren datorren larunbatean, abenduaren 29a, Gabon Zahar Feria ospatuko da. Eta urtero bezala, egitarau bete-betea dakar. Herriko eta inguruetako nekazari eta artisauak 128 postutan egongo dira. Hauetaz gain, abere eta nekazaritza makineria erakusketak egongo dira, eta gaztai eta ezti salmenta. Trikitilariak, bertsolaria, erromeria, idi probak, eta beste asko arituko dira egun osoan zehar herriko kaleak girotzen. Egitaraua jarraian (Elgoibar.eus-etik hartuta):
  • 8:30etik 14:30era:
• Kalegoen plazan: barazki eta fruta erakusketa, lehiaketa eta salmenta.
• Elizpean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Gazta eta eztia.
• Aita Agirre plazan: baserriko produktuen, lanabesen eta landareen erakusketa eta salmenta.
• Giza Eskubideen parkean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
• Bolatokiko parkean, Lekuederren eta Kalebarren plazan: hainbat abereren erakusketa.
• Pedro Migel Urruzuno kalean: burdineria eta nekazaritza- makineria.
  • 9:00etatik 21:00etara:
• Parrokiako Jaiotza, Parrokiako kaperan.
  • 10:00etatik aurrera:
• BALTZOLA ANAIAK trikitilarien kalejira.
  • 10:00etatik 14:30era:
• Elgoibarko artisauen erakustaldia eta produktuen salmenta, Maalako parkean. Antolatzailea: ArTalde.
  • 11:00etatik 14:30era:
• Falkoneria erakustaldia, Kalebarren plazan.
  • 11:00etan:
• Elgoibar Ikastolak, Eusko Labela duten harakinen laguntzarekin (Armueta eta Ziarda), labeldun saiheski pintxoak eskainiko ditu, Kalebarren plazan.
  • 11:30ean:
• ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin. Irteera: Kalebarren plaza.
  • 12:00etan:
• “Urteko Gaztaren XII. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2018” Udaletxeko Areto Nagusian, Kalamua Elkarteak antolatuta.
Lehiaketak irauten duen bitartean:
• Areto Nagusian, Mañukorta, Ziarda eta Meabebasterretxea bertsolarien jardunaldia.
  • 13:30ean:
• Udaletxeko Areto Nagusian, fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketa.
  • 18:00etan:
• Kalegoen plazan, PLAZARA DANTZARA erromeria. I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
  • 21:00etan:
• IDI GAZTEEN PROBAK, Sigmako probalekuan. Antolatzailea: Sigma Probaleku Herri Kirol Elkartea.
Elgoibarren urteroko Gabon Zahar Feria ospatuko da abenduaren 29an