Elgoibar, nazioarteko running-aren egoitza

2017/01/16
Debabarreneko udalerriak nazioarteko zirkuituaren lehenetariko proba hartuko du: Juan Muguerza Krossa, datorren urtarrilaren 22an egingo dena herriko Mintxeta atletismo pistan

Urte berriarekin batera, eta Gabon oporraldiko gehiegikeriak atzean utzi ondoren, Debababarrena running munduan murgilduko da. Izan ere, datorren urtarrilaren 22an Elgoibarko atletismo pistak nazioarte mailako Juan Muguerza Krossa hartuko du. Mintxeta Atletismo Taldeak antolatu du Nazioarteko Atletismo Federazioaren Egutegiaren lehenengo postuetan aurkitzen den proba ospetsua. Ezbairik gabe, lasterketa horrek zaleak, hainbat kategorietako korrikalariak eta, nola ez, mundu-mailako lasterkari onenak bilduko ditu. Anima zaitez ikuskizun paregabe honetaz gozatzera edo partehartzera! Informazio gehiagorako bisita ezazu Mintxeta Atletismo Taldearen ataria