"Eibarko emakumeen aztarnak" erakusketa Eibarko Armagintza Museoan

2018/10/24
Datorren ostegunetik, urriaren 25, aurrera, azaroaren 18 arte, Eibarko Armagintza Museoan emakume eibartarrek hiriaren garapenari eta ondareari egindako ekarpenen inguruko erakusketa egongo da. Sarrera doakoa da.

Aurtengo gaiaren ildoa jarraituz, "Ondarea, Emakumeen Emaria", Eibarko Armagintza Museoak ere Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du, "Eibarko emakumeen aztarnak" izeneko erakusketarekin. Bertan, Eibarko bederatzi artistek eibarko emakumeek hiriaren garapenean eta ondarean jokatutako paperaren interpretazioa aurkeztuko dute. Erakusketa urriaren 25etik azaroaren 18ra arte egongo da ikusgai, doan, Portaleako Erakusketa Aretoan.