Debegesan bildu da Euskadi Gastronomikako kudeaketa mahaia

2016/01/28
Euskadi Gastronomikako kudeaketa mahaia Debegesan bildu zen atzo. Bertan, helmuga turistiko ezberdinetako ordezkariek parte hartu zuten eta 2015ean egindako lana ebaluatu eta 2016rako ekintza plana aurkeztu zuten, besteak beste.

Atzo, hilak 27, Eibarren, Debegesaren egoitzan, bildu ziren Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatutako Euskadi Gastronomika ekimeneko Kudeaketa Mahaia osatzen duten kideak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako eskualde desberdinetako ordezkariak. Bileran, 2015ean egindako lana aztertu eta 2016 urtera begirako ekintzen aurkezpena egin zen, besteak beste.

Debabarreneko Euskadi Gastronomika Klubean 24 enpresa turistikok hartzen dute parte. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak, Basquetourren eskutik proposatua da, Euskadi guztirako, eta Debegesa Garapen Agentzia izan da gure eskualdean martxan jartzearen arduradun.

"Euskadi Gastronomika"-ren helburua nagusia aberastasun gastronomikoa duten eta Klubean parte hartzen duten eskualdeak nazioarteko erreferentziazko helmuga gisa kokatzea da.

Debabarrenaren kasuan, klubak bertako turismo enogastronomikoa bultzatu nahi da, eskualdeak duen gastronomia aberastasuna sustatuz, betiere tokiko eta kalitatezko produktuak eskainiz eta kooperazio publiko-pribatua landuz.