Debabarrena FITUR 2020en izan zen aurreko astean

2020/01/27
Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azoka pasa den astean ospatu zen, urtarrilaren 22tik 26ra IFEMAn. Euskal kostaldeko standean, produktu anitzeko helmuga turistiko bezala promozionatu zen Debabarrena, beti ere Euskal Kostaldeko UNESKO Geoparkea produktu nagusi bezala izanez.

Debabarrena aurten ere Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokan izan da, turismoaren ezinbesteko hitzordua, bost egunetan zehar, urtarrilaren 22tik 26ra.

40. edizio honetan, Euskadi-Basque Country standaren barruan, Euskal Kostaldearen txokoan, Debabarreneko erakargarritasunen berri eman zaie bisitariei: proposamen turistiko desberdinen gaineko informazioa, eskualdeko herriei buruzkoa… beti ere, noski, Debabarreneko baliabide turistiko nagusiena azpimarratuz: Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea Mutrikuk, Debak (Debabarrena) eta Zumaiak, Urola Kostatik, osatua.

Urtero bezala, Debabarreneko ordezkaritza bat Madrilgo azokara gerturatu da: Debako eta Mutrikuko Alkateak, Gilen Garcia eta Joseba Palenzuela; Geoparkeko gerentea, Leire Barriuso; eskualdeko turismo bulegoetako arduradunak, Jasone Galdona (Deba) eta Marta Amonarriz (Mutriku); Juan Angel Balbas, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziako zuzendari nagusia, eta Aitziber Cortazar, Debabarrena eskualdeko turismo arduraduna, besteak beste.