Debabarrena Turismoren irudi berria

2019/12/16
Debabarrena Turismoren irudi berria
Urtea amaitzeko Debabarrena Turismoren irudi berria aurkezten dizuegu. Aurrekoaren ildoa jarraitu dugu, baina ukitu fresko eta modernoago batekin. Webgunea ere berritu dugu, eskualdeko gainerako euskarri promozionalekin bat etortzeko. Gehiago jakiteko, irakurri jarraian datorren artikulua.

Debabarrena Turismotik Gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizkizuegu.

Urte osoan zehar ekintza ugari egin ditugu gure eskualdearen garapen turistikoa sustatzeko. Dolmenen Ibilbidean bisita eta indusketa gehiago antolatu ditugu, Eibarren ondare industriala balioan jartzeko pausuak eman ditugu, Deban eta Mutrikun Geoparkearen interpretazioa egiteko paneletan parte hartu dugu, Tripontziak ekimena antolatu dugu, Euskadi Gastronomikarekin lanean jarraitu dugu, kalitate programak aurrera eraman ditugu, eta beste ekintza asko. Eta urtea ondo amaitzeko, irudi berria aurkezten dizuegu.

Irudia berria da, baina aurreko logotipoari jarraipena ematea da helburu nagusia. Prozesua 2017an hasi zen, eskualdeko folletoa eguneratu genuenean. Gero 2018an Kolaboratzaileen folletoa ere eguneratu genuen. Orain, Debabarrena izena da diseinuaren oinarria, alde batetik, ibaiak gure eskualdeari betidanik bizitza eman diolako, behe ibilguan kokatuta egonda. Bestetik, Deba da eskualdeko turista gehien jasotzen dituen herria, baita ikuspuntu horretatik ezagunena ere.

Kolorea ere berdin mantendu dugu logotipo berrian. Kostaldean kokatuta gaudenez, oraindik ere gure identitatea eta irudia itsasora oso lotuta daude. Aurreko logoaren beste koloreak mantendu ditugu hainbat arlotan erabiltzeko, eta berri bat gehitu diogu. Berdea natura eta mendiarekin lotutako jardueretan, laranja ondare industrialarekin, eta beltza BPTD proiektua eta MICE eta negozio turismoarekin. Logotipo urdinak baita ere gure eskualdeko produktu turistiko ezagunena gogorarazten du, hau da, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkea.

Debabarrena - Trinkoa Berdea.png
Debabarrena - Trinkoa Berdea.png
Debabarrena - Trinkoa Naranja.png
Debabarrena - Trinkoa Naranja.png
Debabarrena - Trinkoa Beltza.png
Debabarrena - Trinkoa Beltza.png

Diseinuaren aldaketarik handiena ezkerraldean dagoen irudia da. Aurreko logotipoaren hiru koloreek gure eskualdeko aniztasuna islatu nahi zuten, eta irudi berri honekin honi jarraipena eman nahi zaio. Lehenik eta behin, lotura garbiena Geoparkearekin egiten da, koloreaz gain, irudiak itsalabarren antza duelako, eta horrela Geoparkearen irudira hurbiltzen da. Labar benetan ikusgarriak dauzkagu gure eskualdean, batez ere Debako eta Mutrikuko kostaldeko flysch-ean ikusten direnak: Sakoneta, Mendatagaina, Arbe, Alkolea… Baina flysch-a ez da Debabarrenak eskaintzen duen bakarra. Logo berdeari begiratuz gero, mendiak irudikatu daitezke, gure ibilbide homologatuen sarearekin gozatzeko. Eta laranjak burdinaren kolorea ekartzen du gogora, edo lantegi bateko tximinia, aspalditik gaurdaino Debabarreneko motore ekonomikoa den industria gogoraraziz.

Hau guztia gutxi balitz, irudia berritzeko prozesuaren barruan webgunea ere aldatu dugu, gure promozio euskarri guztietan irudi berdina izateko asmoarekin. Diseinua garbiagoa eta erabilgarriagoa da, eta menuak sinplifikatu egin dira, informazioa aurkitzeko errazagoa izan dadin. Webgunean folletoen letra tipoak erabili dira, eta logotipoaren koloreen gaikako sailkapena mantendu da: berdea natura eta mendiarentzat, laranja burdina eta industriarentzat, eta urdina kostaldearentzat eta kolore nagusia bezala. Emaitza webgune garbiago eta modernoago bat da, eta espero dugu zuen gustukoa izatea.