Datorren larunbatean, urtarrilak 5, Urte Berriko Azoka ospatuko da Deban

2019/01/02
Larunbat honetan, urtarrilaren 5a, Urte Berriko Azoka dator Debara. Eta urtero bezala, herriko kaleak frutaz, barazkiz, eta baserriko produktuez beteko dira. Dantzariak eta musikariak ez dira faltako eguna alaitzeko.

Debabarreneko urteko lehenengo azoka larunbat honetan, urtarrilaren 5a, ospatuko da Deban. Urteroko Urte Berriko Azoka goizeko 09:00tatik aurrera egongo da ikusgai; ordu honetatik aurrera herriko plazak fruta, barazki, eta baserriko produktuen postuekin beteko dira. 11:30tan musika eskolako dantzarien emanaldia egongo da Aldats frontoian. 13:00tan azokako lehiaketen sari banaketa egongo da, eta eguna amaitzeko, 19:00tan, Errege Magoen kabalgata. Gainera, egun osoan zehar Debako musika taldeek emanaldiak eskainiko dituzte. Urtea ondo hasteko egun borobila.