Ate irekiak Armagintza Museoan maiatzaren 17tik 20ra

2018/05/15
Maiatzaren 18an Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, sarrera doan izango da egun hauetan. Gainera, larunbatean, maiatzaren 19an, doako bisita gidatuak eskainiko dituzte. Txanda bakoitzeko 20 pertsona hartuko dira gehienez. Izena emateko telefonoz (943 70 84 46) edo e-posta bidez (museoa@eibar.eus)

Eibarko Armagintza Museoak aurten ere bat egingo dut Nazioarteko Museoen Egunaren ospakizunekin. Horrela, maiatzaren 17tik 20ra sarrera doan izango da. Aurtengo gaiaren harira, "Museo Hiperkonektatuak", egun hauetan Eibartik urrun daudenentzat, museoak bisita birtuala jarriko du eskura webgunean.

Honetaz gain, maiatzaren 19an, larunbata, museoaren behin behineko kolekziora doako bisita gidatuak eskainiko dira. Bisitak  bi hizkuntzatan izango dira, euskaraz arratsaldeko 17:00tan, eta gaztelaniaz arratsaldeko 18:30tan. Txanda bakoitzean gehienez 20 lagunendako lekua dago, beraz aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, 943 70 84 46 telefonora deituz edota e-postara idatziz.