Argazki lehiaketaren irabazlea

2008/07/28

Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi genuke lehiketaren emaitza lehenago ez plazaratzearren.


Debabarreneko argazki lehiaketa irabazi duena Joaquin Sanchez ermuarra izan da eta argazki irabazlea hauxe:

Hauxe, bada, eskualdeko promozio turistikoa sustatzeko antolatu dugun lehiaketaren irabazlea.  

100 argazki inguru jaso ditugu eta partehartzaile guztien artean egin dugun zozketan  Marisa Opazo, eibartarrak irabazi du bi lagunentzako bazkari edo afaria Txindurri-Iturrin.  

Toki eta garai desberdinetako argazkiak jaso ditugu, Eibar inguruko argazki ikusgarriak Naroaren  eskutik, negu garaikoak Itxaspe aldetik, eta baita udazken kutsua dutenak ere lehiaketaren irabazlearen eskutik. 

Laster argazki guztiak galeria batean ikusgai jarriko ditugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!