Argazki lehiaketa

2008/07/07

Udako hurrengo bi asteak animatzeko asmoz argazki lehiaketa bat antolatu dugu.

Saturrarango haitzak
Saturrarango haitzak

Noiz arte:

Uztailaren 23.a arte

Nola parte hartu:

  • Atera argazkiak.
  • Bidali emailez hona: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com.
  • Egin nahi beste argazki, betiere Debabarrenean.

Sari nagusia

Argazki onenaren egileak bi lagunentzako asteburu pasa eta afaria irabaziko du Txindurri iturri nekazalturismoan.

Zozketa orokorra

Parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bazkari bat zozketatuko dugu Txindurri iturri-n bertan.

Oinarriak:

  • Debabarrenean egindako argazkiak izan behar dira.
  • Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.
  • EGUNERAKETA: Argazkiak uztailaren 7 eta 23 bitartean egindakoak izan behar dira. Egunotan daukagun eguraldia ikusirik, lehiaketara aurkezten diren argazkiek ez daukate zertan epe honetan ateratakoak izan behar.
  • Debegesak argazki hauek erabili ahal izango ditu etorkizunean, beti ere argazkiaren egilea zein den esanaz. Lehiaketan parte hartzen duten argazkiek CC - BY lizentzia izango dute parte-hartzen duten unetik (hemen lizentziaren xehetasunak).
  • Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
    • Emailez bidali ondorengo helbidera: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko. Email bakoitzeko argazki bat bidaltzea gomendatzen dugu tamaina arazorik ez izateko.
    • Flickr-en, edo antzerako zerbitzuren batean, jarri daiteke argazkia. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da emaila bidaliz helbide honetara: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
  • Uztailaren 24an emango da jakitera emaitza.
  • Bi sari banatuko dira. Sari nagusia argazki onenaren egileari emango zaio; saria nekazalturismo batean bi pertsonentzako asteburua izango da. Horretaz gain, parte hartu duten guztien artean zozketa bat egingo da bi pertsonentzako bazkari bat oparituz.
  • Argazki onena Debegesak aukeratuko du.
  • Parte hartzaile guztien artean bi pertsonarentzako bazkaria zozketatuko da. Zozketa honetarako ez du axola zenbat argazki bidali diren.
  • Bi sarien irabazleek astebete izango dute saria onartzen dutela jakinarazteko, bestela Debegesak beste irabazle batzuk aukeratuko lituzke, zozketaren kasuan hau berriz ere eginaz.
  • Lehiaketan parte hartzen dutenek hemengo oinarri hauek onartzen dituzte.