Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Mallabia eta euskal kirola: pisu neurtuko asto proben 10.saria

Mallabia eta euskal kirola: pisu neurtuko asto proben 10.saria

2017/02/14

Debabarreneko udalerriak diziplina honetako hamargarren edizioa hartuko du otsailak 17, 18 eta 19an. Mallabian tradizio handia du baserri-giroan egin ohi den proba honek

Gehiago irakurri

Debako padura, zaindu beharreko altxor ekologikoa

Debako padura, zaindu beharreko altxor ekologikoa

2017/02/14

Tokiko zein bisitari askok ez dakite Urdaibaien edota Deban, beste inon aurkitu ez daitezkeen landareak aurki ditzazkegula. Esaterako, Frankenia Laevis deritzona. Bertako fauna ere oso berezia da: Charadrius dubius (chortilejo chico), Limosa Limosa (aguja colinegra), eta beste hainbat espezie indabitzaile, hala nola bisoi amerikarra edota Floridako dordoka. Debanatura Elkarteak ingurune hartako ekosistema zaintzeko garbiketa eta informazio irteera bat egin berri du, non herriko boluntariotza lana handia izan den.

Gehiago irakurri

Ezagutu gertutik Gerra Zibilak Eibarren utzitako aztarna

Ezagutu gertutik Gerra Zibilak Eibarren utzitako aztarna

2017/02/13

Arrateko Aterpetxean kokatuta, erdigunetik zortzi kilometrotara, Gerra Zibileko Eibarko Fronteari buruzko Interpretazio Zentroak eta aterpetxeak berak ekipamendu sozio-kultural bikaina osatzen dute; euren helburua Arrateko zonaldearen erakarpen turistikoa sustatzea da.

Gehiago irakurri

Bisitatu Urkiazelai mendia soraluzetarren eskutik

Bisitatu Urkiazelai mendia soraluzetarren eskutik

2017/02/09

Soraluzeko Udalak eta herriko Mendi Elkarteak Zuhaitz Egunaren II. edizioa antolatu dute iganderako, otsailak 12. Bisitariek aukera ederra izango dute bertakoek lagunduta Urkiazelaiko paraje ederrak ezagutzeko. Irteera goizeko 09:00etan egingo da, herriko plazatik.

Gehiago irakurri

Elgoibarko geologia ezagutzeko bisita gidatuak

Elgoibarko geologia ezagutzeko bisita gidatuak

2017/02/09

Inma Muguerza geologa elgoibartarrak 'GEOelgoibar: geologia herriko kaleetan' bisita gidatua zuzenduko du otsailak 14ean, asteartean. Ibilbide horretan partaideek udalerriaren ezaugarri geologiak ezagutuko dituzte. 25 pertsona hartuko dira gehienez eta aurretik eman behar da izena.

Gehiago irakurri

Eibar eta motor mundua, erakusketa batean jasota

Eibar eta motor mundua, erakusketa batean jasota

2017/02/09

Armagintza Museoak datorren otsailaren 11tik martxoak 5era arte 'Eibar motor-mundua' esposizioa hartuko du. Bisitariek aukera izango dute motorrarekin lotura izan duten kirolen iragana, oraina eta etorkizuna gertutik ezagutzeko

Gehiago irakurri

Enplegu aukera bultzatzeko lehen turismo azoka

Enplegu aukera bultzatzeko lehen turismo azoka

2017/02/08

Helmugaren kalitatea hobetzeko eta sektorea profesionalizatzeko helburuari eutsiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka antolatu, Ficoban egingo dena martxoaren 27an eta 28an

Gehiago irakurri

Eibarko Antzerki Jardunaldiak, turistak erakartzeko lanetan

Eibarko Antzerki Jardunaldiak, turistak erakartzeko lanetan

2017/02/08

Ekitaldiaren antolatzaileek Bilboko Loiu airoportuko informazio gunean kartel bat ipini berri dute, Euskadira datozen turistei Antzerki Jardunaldien berri eman eta Eibar zein Debabarrena bisita ditzatzen

Gehiago irakurri

Eibartik Mendarora txokolate goxoena dastatzera

Eibartik Mendarora txokolate goxoena dastatzera

2017/02/07

Eibarko 'etakitto!' euskara elkarteak Mendaroko Txokolate Fabriraka bisita bat antolatu du otsailaren 11rako. Partehartzaileek ahogozagarri honen elaborazioa gertutik ezagutzeko parada izango dute

Gehiago irakurri

Debako baliabide turistikoak biltzen dituen gida berria kalean da

Debako baliabide turistikoak biltzen dituen gida berria kalean da

2017/02/06

Herriak dituen baliabide turistiko nagusiak jasotzen ditu Udalak argitaratu berri duen foiletoak

Gehiago irakurri

Antzerki eskaintza onena, Eibarko oholtzan

Antzerki eskaintza onena, Eibarko oholtzan

2017/02/06

Eibar hasi da dagoeneko motorrak berotzen Antzerki Jardunaldiak prestatzen hasteko. Datorren martxoaren 3an ekingo zaio Estatu mailan gero eta ospe handiago duen antzerki jaialdiari. Sarrerak salmentan ipiniko dira hil honen 11n, 12an eta 13an, Coliseo Antzerkian eta Interneten.

Gehiago irakurri

Ageda Deunaren omenezko koplak Debabarrenatik zehar

Ageda Deunaren omenezko koplak Debabarrenatik zehar

2017/02/06

Eskualdeko herrietako bizilagunak kaleetatik barrena aritu ziren makila eskuan Santuari eskainitako kantuak abesten

Gehiago irakurri

Debabarrenak ere Donostia Europako helmuga turistikoa onena izatea nahi du

Debabarrenak ere Donostia Europako helmuga turistikoa onena izatea nahi du

2017/02/02

Gipuzkoako hiriburua Londres, Roma edota Atenas bezalako hiriekin lehiatuko da 'European Best Destination 2017' saria eskuratzeko

Gehiago irakurri

San Blas opilen lehiaketa Soraluzen

San Blas opilen lehiaketa Soraluzen

2017/01/31

Urtetik urtera gero eta oihartzun handiago lortzen doan ospakizun honen hamargarren edizioa egingo da ostiral honetan, San Blas Eguna. Animatu parte hartzera!

Gehiago irakurri

Mallabia, binakako pilota txapelketako topagune

Mallabia, binakako pilota txapelketako topagune

2017/01/27

Debabarreneko udalerriko pilotalekuak Euskadiko Pilota Ligako Binakako Txapelketa ospetsuaren final laurdenak hartuko ditu gaur ostirala hilak 27, gaueko 21:00etan.

Gehiago irakurri

Euskal Kostaldeko Geoparkea 'National Geographic'-en

Euskal Kostaldeko Geoparkea 'National Geographic'-en

2017/01/25

National Geographic nazioarteko hedabide ospetsuak Euskal Kostaldeko Geoparkeko argazki bat argitaratu berri du bere webgunean, Photo of the Day (Eguneko Argazkia) atalean.

Gehiago irakurri

San Blas opila, gure gurea

San Blas opila, gure gurea

2017/01/24

Ba al zenekien San Blas opilak Eibarren duela bere jatorria? San Blasek, eztarriko-mina sendatzen laguntzen zuen santuak, jarraitzaile asko ditu bai Euskal Herrian, baita gure mugetatik haratago ere. Etorri gurera eta dastatu Eibarko estilora egindako Opilak!

Gehiago irakurri

Mutrikutik barrena, mundu zabalera

Mutrikutik barrena, mundu zabalera

2017/01/24

About Basque Country atariak Debabarreneko marinel-herriari buruzko bideo bat zabaldu berri du sarean, bere erakarpen turistiko nagusiak mundu zabalean proiektatzeko helburuz

Gehiago irakurri

Eibarko Armagintzaren Museoak, jada 10 urte

Eibarko Armagintzaren Museoak, jada 10 urte

2017/01/19

Eibarko Armagintza Museoak hamar urte bete ditu gaur. Ospakizun modura, datorren larunbatean, hilaren 21n, eguerdiko 12:30ean, ekitaldi berezi bat egingo da. Gainera, gaurtik igandera arte, bisita gidatuak dohainik eskainiko dira, bisitariei armagintzaren industria gertutik ezagutzeko aukera emateko xedez. Hitzordua aurrez eskatu behar da eta 20 pertsona hartuko dira gehienez bisitako.

Gehiago irakurri

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen

Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen

2017/01/18

Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.

Gehiago irakurri