2014ko aratosteak Debabarrenean

2014/02/25
Otsailaren 27tik martxoaren 4rarte luzatuko dira.

2014ko ihauteriak ate joka ditugu. Aste honetan buru-belarri sartuko gara jaietan. Aurten, otsailaren 27tik martxoaren 4rarte luzatuko dira. ‘Eguen Zuri’ egunak hasiera emango dio ostegunean lau eguneko jai eta dibertsioari Debabarreneko udalerrietan. Horren barne musikak protagonismo garrantzitsua izango du txarangak, orkestrak eta Djak, besteak beste, izango baititugu.

EIBARKO EGITARAUA

Otsailak 27, EGUEN ZURI:

  • 15:30: eskoletako taldeen kalejirak. 
  • 17:00: Urkizun hasita eta Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira.
  • 17:00: Untzagan, dantzaldia, LISKER taldearen eskutik.
  • 17:00-19:00: Untzaga Plazan, tailerrak: ipuinetako pertsonaien karetak, makilaia eta osagarriak ASTIXAren eskutik.

Otsailak 28, ARATOSTE BARIXAKUA:

  • 20:00: Urkizun hasita Untzagaraino, KALDEREROEN kalejira.
    • Parte hartzaileak: Kezka Dantza Taldea, …eta kitto!, Txolarte, Ustekabe fanfarrea, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako trikitilariak, Lagun taldea, Untzagako nagusien egoitzako abesbatza, Kaleetan kantuz eta Jainagaren trikitixa eskola.
  • 20:30: Untzaga Plazan, Kaldereroen abestiak eta dantzak.
  • 21:00: Untzaga Plazan, Aratosteetako pregoia. ...eta kitto! eta Kezka Dantza Taldeak antolatuta
  • 23:00: Untzaga Plazan, herriko Djen emanaldia.

Martxoak 1, ARATOSTE ZAPATUA:

  • 12:00: Animazioa Aratosteetako karpan, San Kristobaleko Jai Batzordearekin girotuta. Ardoen dastaketa.
  • 13:30: Aratosteetako taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa.
  • 17:00: Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.
  • 18:00 - 21:00: Kalejira Ustekabe fanfarrearekin.
  • 18:30 - 20:30: Umeendako berbena Untzagako karpan LUHARTZ taldearekin.
  • 19:00 – 21:00: Untzagatik hasita, Rockalean kalejira.
  • 23:00 - 03:00: Dantzaldia LUHARTZ taldearen eskutik.

Martxoak 2, ARATOSTE DOMEKA:

  • 11:00: Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
  • 17:00: Untzaga plazan, umeendako Playback lehiaketa LH 5-6 mailetako ikasleentzat, ...eta kitto!-k antolatuta.
  • 18:30: Umeendako diskoteka Untzagako karpan DJ ARNOrekin

Martxoak 4, ARATOSTE MARTITZENA:

  • 17:00 -18:30: Untzaga plazan, umeendako jolasak Astixaren eskutik.
  • 18:30: Sardinaren entierru txikia trikitilariekin. 
  • 18:30: umeendako diskoteka Untzagako karpan DJ ARNOrekin

*Eibarko Udalak antolatuta, Usartza Txistulari Banda, Galiziako Etxea, Amañako Jai Batzordea, Kezka Dantza Taldea, …eta kitto! Euskara Elkartea eta San Kristobaleko Jai Batzordea.

Jarraian, Debabarreneko herrietako programak luzatzen dizkizuegu (orain arte argitaratutakoak, pdf formatuan zabalkunde eta kontsultarako).

-ERMUA

-ELGOIBAR

-MENDARO