Eibarko Antzerki Jardunaldiak

2012/02/07
Eibarko XXXV Nazioarteko Antzerki Jardunaldiak ospatuko dira otsailak 7 eta martxoak 31 bitartean.

Eibarko Antzerki Jardunaldiek hogeita hamabost urte betetzen dituzte! ospakizunera gonbidatzen duen kopurua da ezbairik gabe.

Jardunaldiek nortasuna eman zioten parametroak mantentzen dituzte. Estilo ezberdin, produkzio eskala anitz eta hainbat gairi arreta jarriz, denboraldi bakoitzeko antzerki ikuskizun hoberenak aukeratu eta mota guztietako ikusleengana gerturatzeko xedearekin artikulatu ziren. Beti ere egiaztatutako kalitatearekin.

Gaur aurkeztuko dituzte Jardunaldiak goizeko 11:00etan udaletxean. Aurten otsailaren 17an abiatuko dira Jardunaldiak eta sarreren aldez aurreko salmenta Coliseoan egingo da, otsailak 11n 10:00etatik 16:00etara eta otsailak 12,13, 18 eta 19an, 10:00etatik 14:00etara.

Programa PDFan ikusi.