18 enpresak osatuko dute Kalitate Turistikoko ziurtagiria lortzeko talde berria

2012/01/19
Oso harrera ona izan du deialdi honek eta aurten ere talde berria osatu da, 18 enpresarekin

Azken urteetako dinamikari jarraituz, Debegesak kalitate turistikoaren alde lanean aritzeko deialdia luzatu die eskualdeko enpresa turistikoei. Oso harrera ona izan du deialdi honek eta aurten ere talde berria osatu da, 18 enpresarekin. Jatetxe, alojamendu eta bisita gidatuak eskaintzen dituen enpresak osatzen dute aurtengo taldea. 10 enpresa Debakoak dira, 5 Mutrikukoak, 2 Elgoibarkoak eta Eibarko 1.

Aste honetan izan da lehenengo lan saioa Debegesak Eibarren duen egoitzan. Atzoko prestakuntza saioarekin 3 saio presentzial jasoko dituzte partaideek, 2 saio Internet bidez eta 2 taller praktiko. Euren etxe eta enpresetatik egin beharko dituzte etxeko lanak, urte guztian zehar eta urte amaieran merezitako ziurtagiria jasoko dute amaierara iristen diren enpresek.

Eskualdean beste hogeitik gora enpresa ari dira azken urteetan programa honetan lanean. Urtez-urte indarra hartuz doan programa da honakoa, izan ere, bezeroek gero eta gehiago baloratzen dute kalitatezko zerbitzua jasotzea.

Basquetour, Euskal Turismoaren Agentzia eta Euskaliten eskutik, Debegesak eskualde mailan gauzatzen duen programa hau doakoa da enpresa turistikoentzat.

Informazio gehiago: 943820110 (Beatriz)