Praktika Egokien Egiaztagirien banaketa ekitaldia

2011/09/22
Debabarreneko 25 enpresa turistikok jasoko dute egiaztagiria urriaren 3an ospatuko den ekitaldi berezian.

Urriaren 3an, astelehena, arratsaldeko 18.00etan Getariako Cristobal Balenciaga Museoan ospatuko den ekitaldi berezian eskualdeko 25 enpresek jasoko dute egiaztagiria.

Ekitaldian izango da Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko Sailburuordea, Pilar Zorrilla.

Urriaren 4an emango dizuegu ekitaldiaren berri eta ekitaldian bildutako eskualdeko enpresari turistikoen argazkia ere zuekin konpartituko dugu.