Turismo sektoreko profesionalentzat ikastaroak Debegesan

2011/09/22
Turismoaren Euskal Agentziak, Basquetour-ek, Debegesako turismo sailarekin batera, sektore turistikoari zuzendutako formazio plan bat eskainiko du datozen hilabeteetan Debabarreneko eskualdean turismo sektorean diharduten profesionalei zuzenduta.

Ikastaro hauek sektore turistikoaren lehiakortasun maila eta bezeroekiko arreta hobetzea dute helburu eta Eusko Jaurlaritzak ehuneko ehunean diruz lagundutako programa da.

Guztira 4 ikastaro eskainiko ditu Debegesak eta lehendabizikoa irailaren 19an izan zen, “Komunikazio eraginkorraren ABDa: Hitzezkoa eta ez hitzezkoa” izenburupean, Ikastaroak goizez egingo dira, 09:00etatik 13:00etara, Debegesak Eibarren duen egoitzan, Azitain Industrialdean. Parte hartu nahi dutenek honako telefonora deitu behar dute 943 820 110 (Beatriz) edo posta elektronikoz beaescobar@debegesa.com helbidean.

Hurrengo ikastaroak…

URRIAK 17: Inteligentzia emozionala erabiliz zuzentzeko oinarrizko ezagutzak. Langileekin inteligentzia emozionala nola aplikatu erakustea pertsona bakoitzarengandik onena lortzeko.

AZAROAK 21: Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu. Lanpostuari buruz garrantzitsua dena jakiten identifikatzea eta bezeroen aurrean ezagutza hauen eguneratzea erraztea.

ABENDUAK 12: Lantoki bereko langileen arteko komunikazioa eta zerbitzua hobetzea. Barne egituran zerbitzu-kultura bat sortzen laguntzea.