BTT ireteera Mintxetatik

2011/03/31
Maiatzaren 7an, mendi bizikletaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Mintxetako BTT zentrotik irtengo dira irteerak. Bi ibilbide izango dira: erraza eta gogorra. Zeuk aukeratu!

Ibon Serrano eta Abel Arriaga dira anolatzaileak, Elgoibarko Udal Kirol patronatuaren laguntzarekin. Ibilbide erraza aukeratzen dutenak, Munitibarrera autobusez joango dira eta iblbidea Munitibar eta Lekeitio bitartean izango da (22km). Hasi berrientzat pentsatutako ibilbidea da, beraz, ez duzu aitzakiarik.

Ibilbide gogorra Elgoibar eta Lekeitio bitartean egingo da, 40 km-ko ibilbidea da. Lekeition, Munitibartik bizikletaz egin dutenekin elkartuko gara eta eguraldia lagun, Karraspioko hondartzan bainu bat hartzeko aukera izango da.

Informazio gehiago: morkaiko@morkaiko.net